
IMk haziak berreskuratzea sustatzen du, komunitate-trukearen bidez
Iruñerriko Mankomunitatearen Hazitoki ekimen horrek, hirugarren urtez, bertako espezieen haziak berreskuratzea sustatu nahi du komunitate-trukearen bidez, eta bai hazi horiek bildu eta hautatzeko teknikak ikastea ere.
Hori gauzatze aldera, Mankomunitateak hazien banku bat egokitu du Mendillorriko ur-biltegien esparruan, erabilera anitzeko aretoan. Toki horretan, Nafarroako Hazien Sareak hautatutako eta emandako haziak gordeko dira, baldintza egokietan, eta landu nahi dituzten pertsonei emango zaizkie.
Hazitokia ekimenak, gainera, haziak biderkatzeko baratze bat du: bost baratze-alor dira, lau metroko luzerakoak eta bi metroko zabalerakoak. Baratze honen helburua da hazien kopurua handitzea, bankua elikatzeko.
Jardueren programak, gainera, barne hartzen du haziak eta ezagutza trukatzeko jardunaldiak egitea.
Halaber, tailer praktikoak ere programatu dira –horiek ere Arrea elkarteak zuzenduak–, eta haietan prestakuntza emango da hazitokiak egitearen gainean, barazkiak toki txikietan lantzearen gainean eta baratze ekologikoaren osasunaren gainean, besteak beste.