Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

IMren Buletineko laburrak
Hondakinak
Osteguna, 2022, Azaroa 3

Hondakinen kudeaketa eraginkorrari buruzko jardunaldi batzuk egin zituen IMk urrian

Iruñeko Planetarioan izan ziren, urriaren 19an eta 20an. Eta horiek osatzeko, konpostajeari eskainitako beste bi jardunaldi egin ziren

Iruñerriko Mankomunitateak eta Composta en Red koordinakundeak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoarekin lankidetzan, “HONDAKINEN KUDEAKETA ERAGINKORRA: Edukiontzi adimendunak eta datuen kudeaketa · Gai organikoak konpostatzea” jardunaldiak egin zituzten hilearen 19tik-21ra, gai horiei lotutako profesionalentzat, arlo publikokoak edo pribatukoak izan.

Hain zuzen ere, jardunaldiak Iruñeko Planetarioan izan ziren, urriaren 19an eta 20an, eta formatua aurrez aurrekoa eta online izan zen. Urriaren 19ko jardunaldia edukiontzi adimendunak eta datuen kudeaketa aztertzeko izan zen, eta bertan bi mahai ingurukoak egin ziren. 

Urriaren 20an materia organikoaren konpostajean zentratu zen eta aurreko egunean bezala, mahai-inguruak eta eztabaida izan ziren. Ibilbide bat egin zen sarean eta haren jatorrian zehar, kudeaketa deszentralizatuko politikak eta Nafarroako jarduketak errepasatu ziren; Hondakin Organikoen Landa Kudeaketari buruzko mahai-inguru bat egin zen, eta berrikuntza eta sormena aztertu ziren Biohondakinen Zerbitzuan.

Ostiralean, hilak 21, bisita tekniko bat egin zen PAT eta konpostaje komunitariodun Iruñerriko herrietara, eta Sakanako konpostatze plantara.

Larunbatean, hilak 22, amaiera eman zitzaion jardunaldiei Mendillorriko Ur-Biltegien eremuetan konpostajearen festa ospatuz .

Otros contenidos