
Goñin ur-hornikuntza bermatua eta kalitatekoa ahalbidetuko duen azpiegitura berria lanean hasi da
Irailaren 21ean Goñi herria urez hornitzeko azpiegitura berria aurkeztu zen, hartara, herriko 30 biztanleei hornikuntza bermatua eta kalitatekoa emateko aukera emateko.
Azpiegituraren aurkezpen ekitaldian izan ziren Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria, David Campión, Goñibarko alkatea, Gumersindo Induráin, Goñiko kontzejuko lehendakaria, María Elena Apesteguía, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús Mª Rodríguez, eta Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko kudeatzailea, Alfonso Amorena.
Azpiegitura berriari esker, Munarrizko ur-biltegiko ura (943 metroko altitudean kokatua) grabitatez iristen da Goñikora (903 m), eta horrek hornidura bermatzen du egun 30 biztanle dituen herri horretan. Nabarmendu behar da aurreikusita dagoela edukiera handiagoko ur-biltegi berri bat eraikitzea, eta goragoko kota batean, eta une horretatik aurrera konpondu berri den ur-biltegia nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako eta berdeguneak ureztatzeko erabiliko litzateke Goñi herrian, bertako iturburuetako ura aprobetxatuz.