Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

BICIMUGI

 

BICIMUGI (UHARTE – UZTARROTZ ZATIA)

Ibilbidea egokitzea, pertsonak lurraldeen artean modu iraunkorrean eta ingurumenarekiko errespetuzko eran mugitzea hobetzeko.

EUROVELO

Eurovelo Europa kontinente osoa konektatu eta batzen duten distantzia luzeko 17 ibilbide ziklistaren sarea da. Bai zikloturistek bai eta beren eguneroko joan-etorriak egiteko erabiltzen dituzten tokian tokiko biztanleek balia ditzakete ibilbide horiek, eta denen artean 90.000 kilometro baino gehiago dituzte.

Ibilbide horietako bat Eurovelo 3 edo Erromesen Ibilbidea esaten zaiona da. Norvegia eta Santiago de Compostela lotzen ditu, eta, guztira, 5.300 kilometro dauzka. Haietatik ia 3.600 Espainian daude, nagusiki, Frantziako Donejakue bidearen ibilbide klasikoan, Nafarroatik, Errioxatik, Gaztela eta Leondik, eta Galiziatik igarotzen denean.

BICIMUGI

'Bicimugi' mugaz haraindiko lankidetza-proiektuak lurralde-garapen iraunkorrerako ardatz moduan bizikleta-ibilbideak garatzea jasotzen du, EuroVelo 3 ibilbidea konektatuz Nafarroatik igarotzean.

Nafarroatik igarotzen den ibilbidea gauzatzeko zenbait bazkide daude. Foru Komunitatean, ardura duen erakundea Nasuvinsa da, eta Iruñerriko Mankomunitatea ‘Bicimugi’ zatia egokitzeaz arduratzen da. Hain zuzen, Iruñerriaren zatian 11.600 metroko luzera du, eta Uharte eta Uztarrotz lotzen ditu, Eguesibarren barrena ibiliz. Hartara, Iratiren natur bidearen ibilbidearen zati bat hartzen du. Horretarako, IMk Eguesibarko Udalaren partaidetza izango du, proiektuko elkartu gisa.

 

 
BOST EKINTZA

Europako proiektu honek bost ekintza hartzen ditu barne:

1.    Proiektua kudeatzea.

2.    Komunikazioa eta zabalkundea. Webgune bat diseinatu eta editatzea hartzen du barnean.

3.    Sustapena eta sentsibilizazioa bultzatzea, bai tokiko mugikortasun iraunkorraren eta bai landa-garapenaren, ingurumenaren, bizi-kalitatearen eta turismoaren mailan dituen alderdi onen gaian.

4.    Bizikleta-ibilbideak sortzea mugikortasun aktiborako, irisgarria landa-ingurunean. 

5.    Intermodalitatea.

Sentsibilizazioa maila desberdinetan egingo da (adineko pertsonak, dibertsitate funtzionala dutenak, ikasleak…), hartara, ibilbidea herritar orok erabili ahal izateko modukoa izateko. Ekintzak garatuko dira ibilbidean zehar, bizikleta erabiltzea sustatzeko helburuarekin.

2020 ETA 2022 ARTEAN GAUZATZEA

Europako proiektu hau 2020-2022 aldian garatuko da, eta aurrekontu osoa 4.405.055 eurokoa izango da. Haietatik 121.930 euro IMri dagozkio (%70), bazkide gisa, eta Eguesibarri (%30), elkartu gisa. %65ean EGEF Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak aldi berean finantzatuta daude, EBko Interreg V-A POCTEFA programaren bidez. Iruñerriko zatia 2020ko abendu eta 2022ko maiatz artean egingo da.

Proiektuaren gaineko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Bicimugiren webgunea kontsultatu ahal da.