Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Zer egin behar dut txartela hondatzen bazait?

Txartela izengabea bada, kargatzeko lekuetako edozeinetara  joan behar duzu eta txartel hondatua eraman behar duzu.

B motako pertsonalizatua bada (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe) edo C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.

Txartela E (ahalmen urritasuna duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Txartel pertsonalizatuen kasuan, dokumentu hauek eraman behar dira:

  • Txartel hondatua
  • Nortasun agiriaren kopia
  • Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)

Txartelak saldoa badu eta irakur badaiteke, unean bertan aldatuko da txartel berrira. Ezin bada irakurri, ordea, 10 egun igaro eta karga bat egin eta gero egingo da.

Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.