Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Zer egin behar dut txartel pertsonalizatua galtzen bazait?

Zure txartela B motakoa (65 urtetik gorakoak, errenta mugarik gabe), C motakoa (familia ugariak) edo abonu bat bada, txartel pertsonalizatuak sortzeko guneetako edozeinetara joan beharko duzu.

Txartela E (ahalmen urritasuna duten pertsonak) edo F (baztertze sozialeko egoerako pertsonak) motakoa bada, Mankomunitatearen bulegoetara joan behar da (Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Dokumentu hauek eraman behar dira:

  • Nortasun agiriaren kopia
  • Koloretako argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa
  • Familia ugariaren agiria (C motako txartelen kasuan)

Gainera, 7 euro ordaindu behar dira: 2 euro, txartela ordaintzeko, eta 5, kargatzeko.