Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Urak kolore arraroa du. Zergatik?

Zenbait egoera berezitan gerta liteke urak tonu desberdinak izatea:

  • Kolore zurixka: uretan disolbatuta dagoen airearekin du zerikusia, alde egiten baitu eta burbuila ñimiñoak sortu, eta burbuila horiek ematen baitiote kolore zurixka, esne itxurakoa. Jalkitzen uzten bada, kolore hori desagertu egiten da. Zergatik sortzen da batzuetan bakarrik? Urak disolbatuta eraman ditzakeen gasen kantitate handiena bi faktoreren araberakoa delako: tenperatuta eta presioa. Ura zenbat eta hotzago egon, orduan eta gas (aire) gehiago disolba dezake, eta zenbat eta presio handiagoa izan orduan eta zailagoa da aireak alde egitea. Horrenbestez, ura beroa badago eta presio gutxi badu, errazagoa da kolore zurixka izatea.
  • Ur arrea: eskuarki, gerta liteke ura arretzea, etxebizitzaren inguruan obrak egiten ari badira eta uneren batean ura kendu badute eta gero berriro jarri martxan.
  • Kolore marroia: herdoildu itxurakoa. Litekeena da barne instalazioko elementuak herdoilduta egotea, ziurrenik, altzairu galbanizatuzkoak ez diren giltzak edo torlojuak.
  • Kolore beltza: partikulak disolbatuta dituela. Litekeena da junturetako goma izatea, usteldu egin delako.

Azken bi kasu horietan, arazoak bere horretan jarraitzen badu, egokiena da iturgin bati deitzea instalazioa berrikusteko.