Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Nola ikus dezaket ihesik edo jariorik dudan instalazioan? Eta hala bada, nori dagokio konpontzea?

Zure kontsumoak aintzat hartuta, instalazioan ihes edo jario ezkuturen bat duzula iruditzen bazaizu eta egiaztatu egin nahi baduzu, hauxe duzu era egokiena: une jakin batean kontagailuan ageri diren metro kuboak idatzi eta geroago berriro begiratu, baina kontuan izanda eta ziurtatuta inork ez duela ura kontsumitzen duen zerbitzu bakar bat ere erabili denbora tarte horretan (esate baterako, etxean inor egon ez dagoen asteburu batean, gau batean...). Metro kuboen kopurua nabarmen aldatu bada, horrek esan nahi du instalazioaren tokiren batean ura galtzen dela.

Instalazio pribatu batean dagoen ihesa denez, zuri dagokizu konpontzea. Dena den, inolako zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan herritarrei arreta egiteko zerbitzuarekin.

Categoria: