Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Bigarren eskuko etxebizitza bat erosi dut. Hornidura kontratua egin behar dut?

 

Etxebizitzak ura badu, hornidura kontratuaren titularra aldatu beharko duzu. Horretarako, formulario bat bete beharko duzu, eta titulartasuna egiaztatzeko behar diren dokumentuak aurkeztu.

Gogorarazi behar dizugu aldaketa hori doakoa izango dela, kontratua alta eginda badago eta etxebizitzaren ordainketak egunean badaude.

Etxebizitzak ez badu urik, hornidura izateko alta egin beharko duzu. Horretarako, formulario bat bete beharko duzu, eta titulartasuna egiaztatzeko behar diren dokumentuak aurkeztu.

Bi kasuetan aurkeztu beharreko dokumentuak hauek izango dira:

  • Kontratatzailearen NANaren edo IFKren kopia.
  • Kontratua dagokion higiezinaren jabetza edo alokairu agiria.
  • Sozietate bat bada, ordezkaritza ahalordea eta sozietatea eratzeko kontratu zibila (kontratua sozietate irregular edo ondasun erkidego baten izenean egin behar bada)
  • Biziegokitasuneko zedula, soil-soilik etxebizitzan azken bost urteetan hornidura kontraturik izan ez den kasuetan.
Categoria: