Iruñerriko Ibai Parkea

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2020aren ezaugarrietako bat izan da Ibai Parkean bisitari gehiago ibili dela ekainean, uztailean eta abuztuan, aurreko urteen alean. Era berean, 2020an, ez da eguraldiarekin lotutako gertaera esanguratsurik izan, parkearen funtzionamendu normalean eragin duenik.  

Urtean zehar gauzatutako jarduketa aipagarrienak hauek izan dira:

Areatzeko meandroa lehengoratzeko proiektua (Uharte-Olatz)

Amaitu dira inguru honetan egin beharreko jarduketak, eta Ibai Parkearen kudeaketaren barnean sartu da, herritarrek erabiltzeko. Hauek nabarmendu behar dira: “krainer” horma, gainezka-kanala gurutzatzen duen zurezko oinzubia, Areatzeko gunerako habitat moduan balio izateko putzuetan enborrak jartzea –ikusi da faunak erabiltzen dituela– eta bizikletetarako zirkuitu bat egitea, erdiko uhartearen goiko aldean. Urtearen amaieran zuhaitzak landatu ziren eremu osoan, eta asmoa da CO2 hustuleku gisa erregistratzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan.  

Irozko zubia zaharberritzeko proiektua

2020an amaitu egin zen Irozko zubia zaharberritzen. Zubiari atxikitako kanalizazioa kendu zen, segurtasuna hobetzeko, eta zubiaren taularen barnean sartu zen. Era berean, errodatze-geruza berri bat jarri zen zirkulaziorako. Zeuden karelak ordeztu ziren, baranda bat jarrita, eta zubiaren gainezkabidearen begiaren gaineko horma berritu zen, inguruko landareak garbitu ziren eta argiteria publikoa kokatu zen. 

Parkea handitzea, Ororbia – Ibero zatia

Ibai Parkea handitzeko obrak hasi ziren, Ororbia eta Ibero artean, bi zatitan. Guztira, 5 kilometro. 2020ko abenduan zati horietako oinzubiak kokatu ziren. Ororbiako oinzubia, 66,70 metroko luzera duena eta 3 metroko zabalera muturretan eta 2,2koa erdian. Eta Jaizbidea oinzubia, 38,74 metroko luzera duena eta 3 metroko zabalera muturretan eta 2,2koa erdian. Proiektuaren barnean, gainera, Isterriako zubia konpontzeko lanak egin ziren. 2021eko lehen hilabetean, azken lanak egingo dira, landareztatzea eta seinaleak kokatzea, inauguratzeko.  

Bicimugi proiektuan parte hartzea

Bicimugi proiektuaren barnean, SCPSAk bazkide moduan parte hartzen du Ibai Parkea Eguesibarren zatian handitzeko, 9,5 kilometroren bidez, Uharte Iratiren naturbidearekin lotzeko Ustarrotzen. Europa mailako proiektu bat da, Norvegiaren eta Santiago de Compostelaren arteko konektibitatea ematen duena. Aurreikusita dago 2021ean obrak hasi eta 2022an amaitzea. 

Fauna aztertzea

2020an berriro ere egin da Ibai Parkean bizi den faunaren azterlana. 2015az geroztik egiten dira azterlanak, eta hala egiaztatu egiten da faunak Parkeari ematen dion erabilera Iruñerrian mugitzeko ardatz bertebral moduan, eta zenbait espezie hazi eta garatzeko habitat natural moduan, hala nola igaraba, kastorea eta hegazti-espezie ugari.

Ibai Parkea handitzea (Elortz ibaia, Zizur eta Galar)

Elortz ibaian handitzeko zatia lizitatzeko proiektua prestatzen amaitzen ari da. Zizur eta Galar udalerriak hartzen ditu zatiak. 2021-2022an gauzatzeko izapidetu nahi da.

Ezkabako UPSa

2020an amaitu zen Ezkabako UPSa idazten, Lurraldearen Antolaketara bidali zena, parte hartzeko prozesu bat udalekin, kontzejuekin, Aitzoaingo destakamentu militarrarekin eta gizarte-erakundeekin natura-ingurune honen gainean, zenbait urteko iraupena izan duena. Une honetan, Nafarroako Gobernuak onartu zain dago.