Eskualdeko Hiri Garraioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2019an garraiatutako pertsonak 40.639.356 izan ziren, hain zuzen ere, aurreko urtean baino %4,18 gehiago. Nabarmendu behar da kopuru horren hazkunde-erritmoa –2015az geroztik hazten ari den kopurua da– handitu egin dela 2017aren amaieratik hona.

Zerbitzuaren aldaketekin lotuta, urtarrilean, Cordovillarako zerbitzu berria sortu zen, 5. linea luzatzearen bidez; 4. lineak ibilbidea hobetu zuen Uharten, Mokarte inguruan igarotzea saihestuta; eta 18. lineak ibilbidea luzatu zuen Zizur Nagusiko urbanizazioaren hegoalderantz.

Martxoan, 9. linea (Renfe-NUP) Eskualdeko Hiri Garraioan %100 elektrikoa den lehen linea bihurtu zen. Apirilean, 20. lineak ibilbidea aldatu zuen, Erripagaña auzoari zerbitzua emateko. Abuztuan, “Geltokiak-Aireportua” A linea ordeztu egin zen, eskaerapeko taxi-zerbitzu erregularra jarrita, hartara, Iruñea-Noaingo aireportuari zerbitzua emanez hiriaren erdigunetik. Amaitzeko, irailean, Cordovillarako zerbitzua 5. linearen luzapen moduan emateari utzi zitzaion eta 23. linearen luzapen gisa ematen hasi zen. Azken linea horrek, gainera, ibilbidea aldatu zuen Sarrigurengo eta Itaroako merkataritza-industrialdeei arreta emateko.

Inbertsioei dagokienez, 2019an zehar 13 ibilgailu sartu ziren zerbitzuan guztira: %100 elektrikoak diren 6 autobus eta haiek kargatzeko bi gune, linearen buruetan, martxoan, 9. linea, erabat elektrikoa dena, abian jartzeko; eta 7 autobus hibrido, gasolioa eta elektrizitatea erabiltzen dutenak, ekainean (10 metroko luzerako 2 autobus, eta 18 metroko luzerako 5 autobus artikulatu). 2020ko flota-berritzea ere onartu zen, guztira, 16 ibilgailu hibrido eskuratzea erabakita (12 metroko luzerako 9 autobus zurrun, eta 18 metroko luzerako 7 autobus artikulatu).

Martxan diren proiektu nagusiei dagokienez, nabarmendu behar da Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP) amaitu zela. Plan hori, zehazki, Iruñeko metropolialdeko 18 udalerrik, Nafarroako Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak sinatutako lankidetza-hitzarmen batek hasi zuen. 2019an zehar, plan horren finantzaketa-konpromisoa onartu da. hain zuzen, lehenbiziko fase bat definitu da, 2019-2021 aldirako programatua, eta bertan azterlanak egingo dira, 700.000 euroko zenbateko batekin Hurrengo faseak lehenbiziko horren emaitzen arabera definituko dira. IHMIParen behin betiko dokumentua idatzi ondoren, hura egiteko hitzarmena sinatu zuten 20 administrazioetatik 16k onartu zuten. Azkenik, ekainaren 25ean, itzulera-jardunaldi bat egin zen, eta bertan IHMIParen azken emaitzaren gaineko informazioa eman zitzaien parte-hartze prozesuan esku hartu zuen pertsonei.

EHGaren berrikuntza teknologikoaren proiektua dela-eta, 2019an, zehaztapenen eta proba pilotu bat egin ondoren, Ustiapena Laguntzeko Sistemaren ekipo berriak, ordainbidearenak eta komunikazioen sistema ezarri ziren. 2020aren hasieran, gorabeherak konpontzea eta funtzionaltasun guztiak hedatzea osatuko da. Beste alde batetik, urtarrilaren amaieran, 18. lineako autobusetan, wifi linearen bidez, erabiltzaileak Internetez hornitzea martxan jarri zen; eta martxoan, 9. lineara ere zabaldu zen. Teknologiaren atala bukatzeko, barneko proba pilotu bat egin eta gero, irailean, aplikazio mugikor baten bidez garraioko txartela birkargatzea herritarren eskura jarri zen.

Informazio orokorra

20182019emendatzea
Zerbitzua ematen den eremua 9.165,46 ha 9.165,46 ha %0,00 
Arreta ematen zaien biztanleak 347.010 bizt. 351.777 bizt. %1,37 

Zerbitzuaren eskaintza

Garraio-sarearen ezaugarriak20182019emendatzea
Lineak (egunekoak/gauekoak) 25/10 24/10 -%4,00 
Eguneko sarearen hedadura (km) 236,90 244,43 %3,18 
Gaueko sarearen hedadura (km) 132,64 132,82 %0,13 
Eguneko zerbitzuaren ordutegi-tartea 06:30-22:30 06:30-22:30 -
Gaueko zerbitzuaren ordutegi-tartea 22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) 22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) -
  22:30-04:30
(or.)
22:30-04:30
(or.)
-
  22:30-06:30
(lr.)
22:30-06:30
(lr.)
-
Flota20182019emendatzea
Autobus-kopurua 143 148 %3,50
Estandarrak (12 m) 87 90 %3,45
Artikulatuak (18 m) 53 56 %5,66
Minibusak (9 m) 3 2 -%33,33
Hibridoak 33 40 %21,21
Egokituak (zoru baxua) 143 148 %3,50
Batez besteko adina (urteak) 7,25 7,19 -%0,83
Azpiegitura20182019emendatzea
Geraleku-kopurua 539 544 %0,93
Markesina eta zutoina dutenak 0 0 %0,00
Markesina dutenak 316 320 %1,27
Zutoina besterik ez dutenak 222 223 %0,45
Altzaririk gabe 1 1 %0,00
SAE taula dutenak 107 110 %2,80
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba) -
Zerbitzuaren maila20182019emendatzea
Ibilitako kilometro-kopurua 8.012.555 8.017.574 %0,06
- Eguneko zerbitzuan + errefortzuak 7.747.207 7.751.172 %0,05
- Gaueko zerbitzuan 265.348 266.403 -%0,40
Ibilgailuen zerbitzu-orduak 616.080 627.718 %1,89
- Eguneko zerbitzuan + errefortzuak 598.081 609.657 %1,94
- Gaueko zerbitzuan 17.999 18.061 -%0,34
Zerbitzuaren eskaera20182019emendatzea
Bidaia sinpleak, guztira 39.007.901 40.639.355 %4,18
- Eguneko zerbitzuan 38.238.653 39.811.783 %4,11
- Gaueko zerbitzuan 769.248 827.572 %7,58
Sarean egindako bidaiak 35.890.547 37.340.794 %4,04

Bidaiak, linea bakoitzeko

Eguneko lineakBidaiariak
L1 Unibertsitateak 431.878
L2 Nafarroako Gorteen kalea - Etxabakoitz 1.229.551
L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain 1.561.176
L4 Barañain - Atarrabia 8.447.631
L5 Orvina 3 - Nafarroako Unibertsitatea 1.317.909
L6 Arrotxapea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1.094.592
L7 Atarrabia - Txantrea - Barañain 3.809.490
L8 Nafarroako Blanca plaza - Buztintxuri 1.295.283
L9 Renfe - Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1.824.745
L10 Belosogoiti - Orkoien 733.556
L11 Ezkaba - Sario eraikina 2.100.515
L12 Ermitagaña - Mendillorri 2.531.903
L13 Geltokiak - Aireportua 27.247
L14 Udaletxea - Arrotxapea 170.746
L15 Sarasate pasealekua - Zizur Nagusia - Ardoi 561.985
L16 Aitzoain - Noain - Beriain 3.465.894
L17 Mutiloa - Artiberri 1.383.051
L18 Zizur Nagusiko urbaniazioa - Sarriguren 3.235.621
L19 Erripagaña - Barañain 1.792.051
L20 Vianako Printzearen plaza - Gorraitz 638.356
L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea - Antsoain 1.485.715
L22 Merindadeen plaza - Lezkairu 99.189
L23 Cordovilla - Olloki 232.357
L24 Zirkularra: Donibane - Azoka 12.079
L25 Merindadeen plaza - Mutiloartea 293.548
BESTE BATZUK 35.715
Egunekoak, guztira39.811.783
Gaueko lineakBidaiariak
N1 San Ignazio etorbidea - Zizur Nagusia 55.969
N2 Sarasate pasealekua - Barañain 133.517
N3 Labriteko aldapa - Noain - Beriain 51.082
N4 Sarasate pasealekua - Aitzoain 76.912
N5 Nafarroako Gorteen kalea - Uharte 142.660
N6 Nafarroako Gorteen kalea - Mendillorri 54.273
N7 Sarasate pasealekua - Sanduzelai - Txantrea - Nafarroa Beherea 221.829
N8 Labriteko aldapa - Mutiloa 19.738
N9 Sarasate pasealekua - Orkoien 11.692
N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren 59.900
Gauekoak, guztira827.572
Bidaiak, guztira40.639.355

Txartelen banaketa, motaren arabera

Kudeaketaren adierazleak21082019emendatzea
Per capita erabilera (ig./bizt.) 112,41 115,53 %2,77
Autobus-aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bidai./bizt.) 103,43 106,15 %2,63
Ibilitako kilometro-kopurua, per capita 23,09 22,79 -%1,29
Zerbitzu-orduak ibilgailuko, per capita 1,78 1,78 %0,51
Batez besteko abiadura komertziala (km/h) 13,01 12,77 -%1,79
Ibilaldiak betetzea %100,00 %100,00 %0,00
Puntualtasun-indizea %90,39 %87.91 %2,74