Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2019an, taxi-zerbitzuaren eskaera %2,8 handitu zen aurreko urtearen aldean, emandako zerbitzu-erreserben datuen arabera.

Beste alde batetik, nabarmendu behar da 2019an, Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legean 2018an egindako aldaketan sartutako xedapen iragankorraren ondorioz,  8 udalerri gehitu zitzaizkiela Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremua eratzen zuten 19ei: Etxauri, Legarda, Elo, Muruzabal, Odieta, Tiebas-Muru Artederreta, Ultzama eta Uterga. Hartara, arreta emandako biztanleria 357.767koa izatetik 362.004koa izatera igaro zen, eta lizentziak 313tik 315era, Ultzaman eta Etxaurin zeudenak batzean Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan zeudenei, Taxiari buruzko Foru Legearen aldaketan jasota zegoen moduan.

2019an, zerbitzua 318 ibilgailurekin eman zen, haietako 3 Asociación TeleTaxi San Fermín elkartearen ordezte-ibilgailuak. 318 ibilgailu horietatik, 127 ekologiko moduan sailkatuta daude, 122 EKO gisa (98, 2018an) eta 5 ZERO ISURPEN moduan (3, 2018an). Datu horiekin sendotu egiten da ekologikoagoa den flota bateranzko joera. Beste alde batetik, eurotaxiak (ibilgailu egokituak) 25etik 23ra igaro ziren.

Tarifak

2018an kostuen eta tarifen egitura berrikusi ondoren, taxi-zerbitzuaren tarifak –inolako aldaketarik gabe zeuden 2013ko ekainaz geroztik– %4,9 handitu ziren 2019an. Prezioak berrikusteaz gain, egituraren aldaketa bat egin zen, eta aldaketa horrek, beste berrikuntza batzuen artean, barne hartu zuen gutxieneko zerbitzua kentzea, kontzeptu horrek nabarmen zigortzen baitzituen zerbitzu laburrak.

FACUA elkarteak taxi-tarifak alderatzeko 2019an egin zuen azterlanean, Iruñerriko tarifen posizioa 8.etik 24.era igaro zen aztertutako 52 hirietan (hartara, 1. posizioan dagoena garestiena da konparazioan, eta 52.ean dagoena merkeena).

Azpiegiturak eta lehentasunak

2019an, bi geraleku berri sortu ziren: bata Sadar futbol-zelaiaren eta Nafarroa Arena pabiloiaren ondoan; eta bestea aireportuan, aireporturako eskaerapeko zerbitzu erregular berriari arreta emateko. Hartara, 2019an, geralekuen kopuru osoa 42koa izan da eta edukiera 271 plazaraino handitu zen.

Iruñerrian taxietarako erreserbatuta dauden erreiei dagokienez, bere horretan mantendu ziren (3 km). Dena den, Pio XII.aren etorbideko gurutzaguneetan garraio publikoari eta taxiei lehentasuna ematen dieten semaforo-multzoak aktibatu ziren.

Dirulaguntzak

Taxiaren sektorea hobetzeko Mankomunitateak iragartzen dituen dirulaguntzak hiru helbururekin ematen dira: ibilgailu ekologikoak eskuratzea, segurtasuna hobetzea eta berrikuntza, eta taxi-zerbitzua hobetzea desgaitasuna duten pertsonentzat.

Ibilgailu ekologikoetarako 33 dirulaguntza eman dira, eta zenbatekoa 10.000 eurokoa izan da:

Isurpenik eragiten ez duten 2 ibilgailu elektriko, 2.500 euro emanda.

31 ibilgailu hibrido, EKO etiketa dutenak, 161,29 euro emanda ibilgailuko.

Segurtasuna hobetzeko eta berrikuntzarako 5.154,60 euro eman zitzaizkien 126 titularri (40,91 uro titular bakoitzari), zerbitzuak erreserbatu eta izendatzeko floten kudeaketako sisteman hobekuntzak egiteagatik.

Desgaitasuna duten pertsonentzat taxi-zerbitzua hobetzeko, 48.152,98 euro eman zitzaizkien 23 titularri eta TeleTaxi San Fermín elkarteari, zerbitzuaren kudeatzailea den heinean. Guztira, gurpildun aulkian ibiltzen diren erabiltzaileei 16.716 zerbitzu eman zitzaizkien.

Eskaerapeko taxi-zerbitzuak

Espetxera garraio publikoa jartzeko proba pilotuari dagokionez, 2019an, jarraipena eman zaio eskaerapeko taxi-zerbitzu erregularraren bidez Iruñeko espetxera erabilera orokorreko garraio publikoaren proba pilotua egiten, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak eta Iruñerriko Mankomunitateak izenpetutako hitzarmenean oinarrituta.

2019an datu nagusiak hauek izan dira:

Egin ziren zerbitzu guztiak: 2.318

Erabiltzaileen kopuru osoa: 4.931

Zerbitzuaren kostu osoa: 35.831,25 €

Bildutako diru-sarrerak, guztira: 3.462,90 €

Dirulaguntza zerbitzuko: 13,96 €

Dirulaguntza erabiltzaileko: 6,56 €

Beste alde batetik, 2019ko abuztuaren 1ean, aireporturako taxi-zerbitzu erregularra hasi zen, eskaerapekoa eta ordainketa indibidualekoa. Zerbitzu horrek, hain zuzen, aurretik garraio kolektiboaren bidez ematen zena eta emaitza kaskarrak izan zituena ordeztu zuen.

2019an datu nagusiak hauek izan dira:

Egin ziren zerbitzu guztiak: 1.799

Erabiltzaileen kopuru osoa: 3.415

Zerbitzuaren kostu osoa: 32.308,89 €

Bildutako diru-sarrerak, guztira: 2.390,50 €

Dirulaguntza zerbitzuko: 16,63 €

Dirulaguntza erabiltzaileko: 8,76 €

Kudeaketa eta ikuskatzea

2019an, zerbitzuaren kudeaketa arruntaren adierazleak hauek izan ziren:

89 erreklamazio jaso ziren. Haietatik 14 Mankomunitaterako ziren, 35 igorgailurako eta 40 taxilari partikularrentzat.

60 ibilgailu berritu ziren. Beraz, batez besteko antzinatasuna 4,39 urtekoa da eta ekologiko gisa sailkatutako ibilgailuak 127 dira, dagoen historikoan kopuru handiena.

10 urtetik gorako ibilgailuetarako baimenak: 0.

Bisak eta ohiz kanpoko ikuskatzeak: 29.

Transmisioak: 13.

Gidari profesionalaren 40 baimen eman ziren. Hori dela-eta, Mankomunitateak taxien arloko eskumenak bere gain hartu zituenetik, emandako baimenak, guztira, 1.153 dira.

Beste alde batetik, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta polizia-talde desberdinekin koordinatuta eta elkarlanean, taxiaren zerbitzua ikuskatzeko VII. kanpaina egin zuen. Beste behin ere, kanpainaren helburu nagusietako bat sektorean dagoen sarkinkeriaren kontrako borroka izan zen. Jarduketa zehatz horrekin paraleloan, Iruñerriko Mankomunitateko langileek egindako ikuskatze arrunta ere gauzatu da, kasuren batean, polizia-taldeetako kideekin koordinatuta.

Zerbitzuaren datu nagusiak

Flota

201720182019
Ibilgailuak, guztira 316 316 318
Ordezko ibilgailuak 3 3 3
Eurotaxiak (egokituak) 27 25 23
Ibilgailu ekologikoak 87 101 127
Ibilgailu estandarrak 199 187 165
Batez besteko antzinatasuna 4,0 4,6 4,4

Azpiegitura

201720182019
Geraleku-kopurua 39 40 42
Altzariak dituztenak 35 36 38
Plazen kopurua 261 263 271
Taxi-bidearen kilometroak 3 3 3

Izapideak

201720182019
Gidari-baimen berriak 55 34 40
Transmisioen kopurua 14 12 13
Ibilgailu-berritzeen kopurua 42 52 60
Bisen eta ohiz kanpoko ikuskatzeen kopurua 57 32 29
Erreklamazioen kopurua 46 66 89