Hiri hondakinak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2019an sortutako hondakin-kantitatea 150.751 tonakoa izan da, 2018an baino %0,5 gutxiago, eta, horrenbestez, azken urteetan emendatzen joateko izan den joera amaitzea ekarri du.

Gaikako bilketa dela-eta, 5. edukiontziaren bidez bildutako gai organikoen kantitateak %7,96 handitu direla nabarmendu behar da. Gainerakoen frakzioa, aldiz, %2,25 gutxitu da.

Berreskuratu ahal izateko gaika bereizitako bilketen kantitateak emendatu izana frakzio guztietan ikusi da: %5,6 ontzietan, %2,6 paper-kartoian eta %4,2 beiran. Bereiz bildutako bilketen kantitateak etengabe emendatzeak sortutako hondakinen berreskuratze handiagoa ekartzen du eta, horrenbestez, zabortegira isuri edo botatzen direnak gutxitzea.

2019an berreskuratutako hondakinen kantitatea 58.967 tonakoa izan da, aurreko urtean baino %2,3 gehiago. 2019ko berreskuratze-portzentajea sortutako hondakinen %39,12koa da, eta 2018koa, %38,07koa.

Beste alde batetik, HHTZko zabortegira botatako kantitatea 113.968 tonakoa izan da, HHTZ 1992an martxan jarri zenetik isuri den gutxieneko kantitate historikoa. Aurreko urtearen aldean, pitin bat gutxitu da, %1,64, nahiz eta jasotako industria-hondakinen kopurua %31,5 handitu den: 2019an 6.223 tona jaso ziren, eta 2018an, 4.731 tona.

Gai organikoen bilketa bereizian 9.367 tona jaso dira, sortutako gai organikoen %17,6. Nabarmendu behar da sarbidea kontrolatzeko sistema duten edukiontziekin lan egin duten eremuetan portzentaje hori %55ekoa izan dela.

Sarbideen kontrola duten edukiontzien sistema hedatzeari dagokionez, Azpilagañan eta Artika Berrian gauzatutako proba pilotuan lortutako emaitzak ikusirik, Administrazio Kontseiluak uztailaren 2an egin zuen saioan sistema hori orokorki hedatzen hastea onartu zuen Iruñerriko hiriko eta erdi-hiriko eremuan. Beharrezkoak diren izapideak bideratu ziren 2019ko bigarren seihilekoan hasteko, eta hedatzea 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitzeko xedea izanda. Horrenbestez, helburu hori lortzeko lan egiten ari gara. Lan horretan nabarmendu behar da hondakinak kudeatzea arautzeko ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsi zela Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak abenduaren 19an egin zuen saioan, sistemari estaldura emango baitio.

Hondakinak Tratatzeko Planari dagokionez, nabarmendu behar da otsailean Iruñerriko Hondakinak Tratatzeko Zentroaren aurreproiektua idaztea lizitatu zela, eta Administrazio Kontseiluak uztailaren 2an egin zuen saioan esleitu zen. Aurreproiektu hori idazteko fasean dago, eta aurreikusita dago proiektua eta gauzatzea 2020ko lehen seihilekoan lizitatzea. Beste alde batetik, abenduaren 27an, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko UPSa onartu zuen, eta horrek ahalbidetzen du zentro berria kokatzea aurreikusita dagoen lursaila eskuratzea.

Ekoizpena

 201420152016201720182019
Sortutako hondakinen kantitate osoa (t) 139.399 142.214 143.352 145.779 151.570 150.751
Kilogramoak biztanleko eta urteko 387,85 394,37 396,02 399,61 411,20 403,61

 Osaketa

 2016201720182019
Papera-kartoia 23.493 %16,4  23.796 %16,3  24.995 %16,5  25.554 %17,0 
Brikak 1.936 %1,4  1.847 %1,3  1.930 %1,3  1.986 %1,3 
Plastikoa 11.718 %8,2  12.252 %8,4  12.598 %8,3  13.039 %8,6 
Beira 12.798 %8,9  13.320 %9,1  13.645 %9,0  14.025 %9,3 
Metalak 3.276 %2,3  3.428 %2,4  3.464 %2,3  3.425 %2,3 
Ehunak 4.127 %2,9  4.628 %3,2  5.164 %3,4  4.989 %3,3 
Tamaina handiko gauzak 2.794 %1,9  2.624 %1,8  3.398 %2,2  2.870 %1,9 
Zura 3.596 %2,5  3.757 %2,6  3.881 %2,6  3.790 %2,5 
TEEHak 916 %0,6  937 %0,6  978 %0,6  1.060 %0,7 
Pilak 33 %0,0  28 %0,0  30 %0,0  34 %0,0 
Olioak 122 %0,1  111 %0,1  113 %0,1  117 %0,1 
Beste produktu batzuk 6.169 %4,3  5.149 %3,5  11.664 %7,7  11.406 %7,6 
Paper zikina, pixoihalak, etab. 9.337 %6,5  9.864 %6,8  4.776 %3,2  5.183 %3,4 
Etxebizitza+udaletako inauste-hondakinak 9.774 %6,8  9.774 %6,7  11.044 %7,3  10.248 %6,8 
Gai organikoak 53.263 %37,2  54.264 %37,2  53.888 %35,6  53.026 %35,2 
Guztira143.352%100,00145.779%100,00151.570%100,00150.751%100,00

Sortutako hondakinak, bilketa-motaren arabera (t)

 201420152016201720182019
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 85.282 50.528 0 0 0 0
Gainerakoen edukiontzietan **6.487 **38.157 ***86.423 87.686 87.476 85.510
Gai organikoen edukiontzietan (5. edukiontzia) *1.041 **4.766 ***7.931 7.748 8.676 9.367
Ontzien edukiontzietan 7.435 7.740 7.882 8.135 8.710 9.197
Etxeko eta auzoko konpostajean 1.699 1.760 2.110 2.812 3.092 3.033
Beste bilketa batzuetan+garbiguneetan 37.455 39.263 39.006 39.397 43.618 43.644

Gai organikoen bilketa bereizia hasi zen, Barañainen (2013ko azaroa)

Gai organikoen bilketa bereiziaren 2. fasea

** Gai organikoen bilketa bereiziaren 3. fasea

*** Gai organikoen bilketa bereiziaren 4. fasea

Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizearen bilakaera 

2014 2015 2016 2017 2018 2019
Hiri-hondakin berreskuragarriak (t) analisien arabera 117.024 118.894 119.412 122.076 125.968 126.058
Berreskuratutako hiri-hondakinak (t) 42.968 48.035 51.460 52.312 57.736 58.968
Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizea %36,7  %40,4  %43,1  %42,9  %45,8  %46,8 

Bio-hondakinen berreskuratze-indizea (t) (gai organikoak, inauste-hondakinak eta konpostajea)

2014 2015 2016 2017 2018 2019
Bio-hondakinak hondakinetan (t) 63.194 62.774 63.037 64.039 65.030 63.274
Berreskuratutako bio-hondakinak 12.523 15.522 18.243 18.466 20.915 20.537
Bio-hondakinen berreskuratze-indizea %19,8  %24,7  %28,9  %28,8  %32,1  %32,5 

Bio-hondakinen berreskuratze-portzentajea

Berreskuratzea, produktuen arabera (t)

 201420152016201720182019
Tamaina handikoak 495 516 480 493 824 931
Berreskuratutako papera/kartoia, guztira 14.144 16.436 16.182 16.384 17.576 18.036
Beira, guztira 8.430 8.470 8.705 8.712 9.514 9.940
Metalak, guztira 970 934 947 899 976 1.038
Plastikoak, guztira 2.744 2.596 3.121 3.236 3.242 3.555
Brikak, guztira 675 632 662 612 649 665
Ehunak 550 440 426 591 884 927
TEEHak 822 857 916 937 978 1.60
Zura 1.480 1.476 1.623 1.842 2.035 2.128
Pilak 29 29 33 28 30 34
Olioa 107 126 122 111 113 117
Etxebizitzetako inauste-hondakinak 5.847 5.581 5.513 5.468 6.321 5.997
Udaletako inauste-hondakinak 3.974 3.560 3.055 2.670 2.989 2.543
Gai organikoak 1.004 4.621 7.565 7.516 8.513 8.964
Etxeko eta auzoko konpostajea 1.699 1.760 2.110 2.812 3.092 3.033
Berreskuratutako produktuak, guztira42.96848.03551.46052.31257.73658.968
Berreskuratutako kilogramoak biztanleko eta urteko 119,55 133,21 142,16 143,40 156,63 157,87
Ontzien berreskuratze osoaren indizea %51,30  %51,40  %53,00  %51,70  %52,90  %53,8 

Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizearen bilakaera

2014 2015 2016 2017 2018 2019
Hiri-hondakinetan dagoen papera eta kartoia (t) 21.880 23.650 23.493 23.796 24.995 25.554
Berreskuratutako papera eta kartoia (t) 14.144 16.436 16.182 16.384 18.222 18.036
Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizea %64,6  %69,5  %68,9  %68,9  %70,30  %70,6 

Zabortegira bideratzea

 201420152016201720182019
Zabortegira bideratutakoen %
(zabortegira ez doan bildutako zabor guztiaren %)
44,87 47,75 49,39 49,63 53,32 54,24