Iruñerriko Ibai Parkea

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Iruñerriko Ibai Parkearen kudeaketarekin lotuta, 2019ko gertakari nabarmenenak hauek izan dira:

Zuhaitzak eta zuhaixkak landatzea

Aurreikusita zeuden landatzeak egin dira Burlatako Intxaurdian, Ollokin, Arren, Arazurin eta Barañainen. Bertako erripa-espezieen 152 ale landatu dira, zehazki, lizarrak, makalak, intxaurrondoak…

Ibai Parkean hondatuta zegoen bide-zorua konpontzea

Gaizki zegoen bide-zorua konpondu da 45 metrotan Olloki eta Arleta artean (Esteribar), eta 25 metrotan, Uharteko Europako Foroaren eraikinaren inguruan. Gainera, Barañainen, Eultzako Jaurerriaren zatian ere egin dira lanak.

Ibai Parkean ezponda finkatzea, bioingeniaritzako lan baten bidez, Soraurenen

Ezponda bat finkatu da bioingeniaritzako lan baten bidez Soraurenen. Lurrak egonkortu dira, enborren bankadekin, lurzoru pobreetarako egokiak diren espezieak landatu dira (180 m2) eta geosarea kokatu da (75 m2).

Areatzeko meandroa lehengoratzeko proiektua (Uharte-Olatz)

  • Uharteko Udalak Iruñerriko Ibai Parkerako lagatako naturgune honen mantentzea hasi da.
  • Bigarren faseari dagozkion lehengoratze-obrak egin dira. Zehazki, ereite hidraulikoak edo hidroereiteak eta landatzeak egin dira, Krainer horma egin da ezkerreko ertzean, zorua duen bidea egin da eta ubidearen gaineko oinzubia.
  • Ibaiaren ibilguan zeuden tapoiak kendu dira
  • Uharteko udalak lanak egin aurretik (bidea, oinzubia eta urmaelak berriro perfilatzea), abuztuan Krainer horma egin zen (60 m), Arga ibaiaren ezkerreko ertzean.

Hurrengo urtean egiteko gelditu da sortutako urmaelak antolatzea, eta bai basa-faunarentzat habitatak erraztuko dituzten elementuak ere (enbor lehorrak). 

Argiteria kokatzea Eultzako Jaurerrian (Barañain)

23 luminaria berri jarri dira eta kanalizazio elektrikoko 575 metro.

Gainera, nabarmendu behar da Ultzama ibaia garbitzeko auzolana egin zela, Atarrabiako Udalarekin lankidetzan, eta oztopo-lasterketa bat, Titancross. Kirol-elkarte batek antolatzen du, Arga ibaiaren zati batean: Arga ibaiaren eskuineko ertzean joaten da Arazuriraino.

Irozko zubia bigaitzeko proiektua idaztea (Esteribar)

Irozko zubia birgaitzeko proiektua idatzi da. Zehazki, jasotzen du karela ordeztea eta kanalizazioak kokatzea zubiaren giltzarrian. Hurrengo udaberrian gauzatuko da proiektua.

Ibai Parkea handitzea (obra ibai-pasealekuan Arazuritik Iberora, Arga ibaia)

2020ko urtarrilean, Nafarroako Gobernuak behin betiko onartuko du UPSa aldatzea Ororbiatik igarotzean, eta espero da laster edukitzea Ebroko Ur Konfederazioaren baimenak eta Oltza Zendeako Udalari dagozkion obra-lizentziak.

Une horretatik aurrera, obra bi zatitan lizitatuko da (Arazuri-Ororbia eta Ororbia-Ibero), obra hurrengo urtearen amaierarako gauzatuta egon ahal izatea aurreikusita.

Uraldia abenduan

2019ko abenduaren 13an, uraldia izan zen. Ertzak garbitzeko lanak (tamaina handikoak kentzea eta zuhaitzak ebaki-ateratzea) altzariekin lotutakoak (txakurrak aske ibiltzeko guneak ixtea, segurtasun-hesiak…) egin behar izateaz gain, kalte esanguratsuenak hauek izan ziren:

  • Ibaiertza irristatu zen, eta eragina izan zuen argiteriaren kanalizazioan Uharten.
  • Hesia konpondu behar izan zen Zubiandiko zubiaren eremu historikoan, Arazurin.
  • Krainer horma konpondu zen Areatzean, Olatzen.

Jolas-eremuetan haurrentzako parkeak konpondu behar izan ziren (Zubiondoa, Donapea, Arre eta Eultza).