Edateko uren araztegiak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Egillorko EUTE

Hornitzeko iturritik 7 kilometrora, Egillorko araztegiak Artetako iturburutik doakion ura tratatzen du etengabeko prozesuan.

Estazioaren ezaugarriak

  • Kokapena: Egillor (Goñibar)
  • Eraiki zen urtea: 1992
  • Azalera osoa: 44.000 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 800 l/s. 2019an tratatutako batez besteko emaria: 494 l/s

Tratamendu-lineak:

  • ura tratatzea: helmugako obra eta banatzea, dekantatzeko 2 unitate eta iragazteko, 6.
  • lohiak tratatzea: batez besteko ekoizpena 0,45 tona eguneko. Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 10,5 kg

Tiebasko EUTE

Estazioaren ezaugarriak

  • Kokapena: Tiebasko udal-barrutia. Alaitz mendilerroaren behealdea
  • Eraiki zen urtea: 2004-2005
  • Azalera osoa: 44.454,78 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s, lehen fasean 1.500 l/s-ra handitu ahal da eta 2. fasean 3.000 l/s-ra
  • 2019an tratatutako batez besteko emaria:
        107 l/s urteko batezbestekoa
        341 I/s lan egindako egunetako batezbestekoa

Tratamendu-lineak:

  • Sartzeko ubidea. Zati handienak basalantzeko burdin-sareak eta solido meharretarako bahea. 2 linea, bakoitza 500 l/s-koa: emaria neurtzea, nahaste- eta malutatze-ganbera, flotazioa, ozonoztatzea, hondar bidez iraztea eta kloro bidez desinfektatzea.
  • Lohiak tratatzea: flotazio bidez lohiak loditzea eta iragazkiak garbitzeko ura lehengoratzea, loditutako lohiak homogeneizatzeko andela, zentrifugagailuetan deshidratatzea, lohiak edukiontzietan metatzea.
        - Lohien batez besteko ekoizpena: 0,10 tona eguneko
        - Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 10,9 kg

Urtasungo EUTE

Eugiko urtegiko ura Urtasungo araztegira bideratzen da, eta han malutatze-, koagulazio-, dekantatze- eta irazte-prozesuak egiten dira, gizakiok edan ahal izateko modukoa gera dadin.

Estazioaren ezaugarriak

  • Kokapena: Urtasun (Esteribar)
  • Eraiki zen urtea: 1976
  • Azalera osoa: 15.000 m2
  • Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s. 2019an tratatutako batez besteko ahalmena: 361 l/s

Tratamendu-lineak:

  • Ura tratatzea: helmugako obra eta banatzea, dekantatzeko 2 unitate, eta iragazteko, 6
  • Lohiak tratatzea: batez besteko ekoizpena 1,43 tona eguneko
        Lohiak, ekoitzitako 1.000 m3-ko kopuru bakoitzeko: 45,9 kg

Zentral hidroelektrikoak

Egillorko zentrala

Arakil ibaiaren eskuineko ertzean dago, Egillorko Edateko Uren Araztegiaren oinetan. Artetako iturburutik doazkion uretatik soberan gelditzen direnak aprobetxatzen dira, 3.750 l/s arte.

  • Instalatutako potentzia: 3.850 Kw
  • Kontzesioa: 3.750 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua:  1.424 l/s
  • Ekoizpena: 10,01 gWh
  • Iberdrolarekin partekatua

Eugiko zentrala

Presaren oinetan dago, Arga ibaiaren eskuineko ertzean.

  • Instalatutako potentzia: 1.890 Kw
  • Kontzesioa: 5.250 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua: 1.696 l/s
  • Ekoizpena: 4,30 gWh

Urtasungo zentrala

Urtasungo EUTEren sarreran dago.

  • Instalatutako potentzia: 196 Kw 
  • Luzera: 1.673,72 km
  • Kontzesioa: 1.150 l/s
  • Batez besteko emari turbinatua: 479 l/s
  • Ekoizpena: 0,72 gWh

2019ko errendimenduak

Egillorko EUTEUrtasungo EUTETiebasko EUTE
Ur-ekoizpena, guztira 15.565.600 m3 11.380.947 m3 3.388.560 m3
> Analisi-bidezko kontrola EUTEetan   
Lagin-kopurua 241 222 78
Parametro-kopurua 7.179 6.510 2.317
EUTEetako adierazleak  Emaitza konformeen % 
Uraren kalitate organoleptikoa EUTEtik ateratzean %100 
Uraren kalitate mikrobiologikoa EUTEtik ateratzean %99,9 
Uraren kalitate kimikoa EUTEtik ateratzean %99,8 
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan %100 

Kontsumitutako lehengaiak (kg)

 Egillorko EUTEUrtasungo EUTE Tiebasko EUTE
Polielektrolitoa 1.025 1.700 450
Soda kaustikoa - 123.116 -
Kloroa 22.255 26.000 6.800
Aluminio-polikloruroa 205.743 293.645 81.853
Oxigenoa - - 58.165
Almidoia 4.925 6.825 450

Sortutako hondakinak

 Egillorko EUTEUrtasungo EUTETiebasko EUTE
EUTEko lohiak (kg)              163.260 522.560 37.080

Energia elektrikoaren kontsumoa

 Egillorko EUTEUrtasungo EUTETiebasko EUTE
Kontsumitutako energia (kWh) 425.921 437.212 516.384