Uraren Ziklo Integrala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2019an, ur-ekoizpena 30.335.107 m3-koa izan da, 2018an baino %2,60 handiagoa eta azken bost urteetako batezbestekoa baino %1,34 handiagoa. Ekoizpenaren emendatze txiki bat izan da, bai urtean zehar, bai udako kontsumoari lotuta ez dauden hilabeteetan ere. Erregistratutako tenperatura altuek eragin dute ekain eta uztaileko ekoizpen handia.

Iruñean, urteko prezipitazioa 1.066 mm-koa izan da, batezbesteko historikoa baino %30 handiagoa. Hain zuzen, 2013aren ondoren, mende osoan prezipitazio handiena izan den bigarren urtea izan da. Urtarril, azaro eta abenduko prezipitazio handiak, eta otsail eta martxoko txikiak nabarmendu behar dira.

Tiebasko EUTEren funtzionamendua programatutakoaren arabera egin zen: ekainaren 25ean jarri zen martxan eta urriaren 17an itxi zen, eta, guztira, 115 egun eman zituen lanean. Aldi horretan izan ziren beharren %28 ekoitzi zituen.

Hornidura-sarearen ustiapen-emaitzei dagokienez, behin-behineko datuek adierazten dute erregistratu gabeko uraren adierazlearen emaitza %9,57koa izan dela, aurreko urtekoa baino pitin bat baxuagoa. Nabarmendu behar da laugarren urtez jarraian erregistratu gabeko uraren bolumena, 2.901.745 m3, 3.000.000 m3 baino txikiagoa izatea lortu dela.

Erregistratu gabeko uraren datua oso ona da, kontuan hartuta ekoitzitako eta kontsumitutako bolumenak baxua izaten duela eta sareak berritzean egindako inbertsioak gomendatutakoak baino askoz ere txikiagoak direla, azpiegituren balioari eusteko. Nahiko gaztea den azpiegitura bat dugu eta ongi dago; edonola ere, epe ertainean eta luzean inbertsio garrantzitsuak egin beharko dira, zerbitzu eraginkorrari, etengabeari eta kalitatekoari eusteko.

Gauzatu diren ekintza nagusiak hauek izan dira: sektorizazio-politika, erregistratu gabeko uraren datuak lortzea sektore dinamikoen arabera, datuak aztertzeko tresna berriei esker, ur-ihesak bilatzeko teknologia berriak erabiltzea, zerbitzu-presioa murriztea, emari-neurgailuak berritzea, haien fidagarritasuna hobetzeko, eta ur-ihesak konpontzea.

Uraren kalitateari dagokionez, urtea normaltasunez joan da eta ez da gorabehera nabarmenik gertatu, Ostitz-Olaibarko hornidura linean gertatutako kasu puntual batzuk izan ezik. Zehazki, Lantzeko iturburuko bilketa-eremuan euri gogorren ondoriozko kasuak izan dira.

Beste alde batetik, Uraren Osasun Plana hedatzen jarraitu da, 2013an egindako diagnostikoko arrisku adierazgarriak minimizatuta. Urte honetan egindako mugarri garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira:

  • Urtasungo EUTE eraberritzeko II. fasearen lehen zatia egin da. Dekantazio-tanga bat eraberritu da, eta bigarren dekantazio-tanga eraberrituta amaituko da, 2020ko lehen hiruhilekoan. Halaber, ikatz aktibatuaren dosifikazioa egiten jarraitu da, ur gordinean gai organikoen kontzentrazio handiagoko garaietan, eta emaitza uraren kalitatea hobetzea izan da.
  • Olaibar hornitzeko obra amaitu da, eta IMn sartu dira Olabe, Olaitz eta Enderitz herriak.
  • Ur-biltegien prebentziozko mantentzea egiteko plana gauzatzen jarraitu da, bost urtean behin hustu eta garbituta. Aurten, hain zuzen, biltegi guztiak garbitzeko ziklo osoa amaitu da lehenbiziko aldiz.
  • Klorofiloen segimendua egin da Eugiko urtegian, noizean behingo laginketa eta analitiketatik eta perfiladorean jasotako joeretatik abiatuta. Ikusi da pitin bat handitu dela edukia.
  • Hornitutako uraren segimendua egin da, amianto-zuntzei eta Bisfenol Ari dagokionez. Emaitzak ezin hobeak izan dira, eta ez da anomaliarik erregistratu.

Saneamenduari dagokionez, 2019ko ekintza aipagarriena Arazuriko Hondakin Uren Ponpatze Estazioa kolektore eta ponpaketa berria martxan hastea izan da, Ororbia, Zuasti, Orkoien eta Arazuri udalerrien hondakin-urak bulkatzeko Arazuriko HUAra (guztira, 5.607 biztanle hartzen dituzte). Bulkatzen den emaria nabarmen handitu da, eta ponpaketa zaharraren ahalmen-arazoak konpondu dira, hartara. Gainera, gainezkabidean arbastatzeko sistema bat du, Hondakin Uren Ponpatze Estazioaren ponpatze-ahalmenaren gainetik isurtzen denean solidoak kentzeko aukera ematen duena.

Era berean, 2019an, Noaingo Hondakin Uren Ponpatze Estazioa birmoldatzeko lanak hasi ziren, eta aurreikusita dago 2020ko lehen seihilekoan amaitzea. Sarearen ahulgune bat konponduko du, Imarkoain, Dorre, Oritz, Zulueta, Zabalegi eta Elortz udalerriei zerbitzua ematen diena (guztira, 1.291 biztanle dira). Ponpaketa Arazuriko HUAra konektatuta dago.

Arazketa dela-eta, nabarmendu behar da Ebroko Ur Konfederazioak Arazuriko HUAren isurtze-baimena eman duela 2024 arte, egungo baldintzen antzekoetan.

Arazuriko HUAren emari influentea 37.593.129 m3-koa izan da, azken bost urteetako batezbestekoa baino %3,39 gehiago. Karga kutsatzailea, ordea, 656.250 biztanle baliokidekoa izan da, azken bost urteetako batezbestekoa baino %10,27 handiagoa.

Karga emendatzearen ondorioetako bat izan da sortutako lohi-kantitatea handitzea, 41.294 tona, aurreko urtean baino %2,26 gehiago eta azken urteetako batezbestekoa baino %19,22 gehiago.

Biogas-ekoizpena handitzea ere ekarri du: 5.810.915 m3 biogas sortu da, 2018an baino %8,6 gehiago eta azken bost urteetako batezbestekoa baino %15,49 gehiago. Nabarmendu behar da, HUAren errendimendu elektrikoa %103,9koa izan dela, azken bost urteetako %95,2ko batezbestekoa baino handiagoa, eta, gainera, araztegian inoiz lortutako handiena. Arazuriko HUAren bizitzan, ekoitzitako energia prozesuan kontsumitutako energia baino gehiago izan den lehen urtea izan da.

201720182019
Ur-ekoizpena, guztira 30.087.916 29.566.180 30.335.107

Analisi bidezko kontrola

Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroak
Hornidura-iturriak 612 11.648
Ura edateko on bihurtzeko prozesua 2.432 7.480
Tratatutako urak 541 16.106
Ur-biltegiak 680 20.572
Banaketa-sarea 181 6.251
Kontsumoko iturria 421 7.253
Isuriak ibilgura 144 526
Eskaerak (SCPSA) 302 1.473
Eskaerak (kanpokoak) 166 841
Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia 1.028 4.699
Kontrolak, guztira 6.507 76.849

Kontrolen emaitzak

Banaketa-sarea eta kontsumoko iturriaEmaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100 
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,9 
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,9 
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan %100 
Edateko uren araztegiak (EUTEak)
Emaitza konformeen %
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa %100 
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa %99,9 
Hornitutako uraren kalitate kimikoa %99,8 
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan %100 

Kontsumoa (m3)

201720182019
m3m3m3
Zerbitzu publikoak Administrazio publikoak 453.168 506.069 497.898
Udal-zerbitzuak 989.243 915.655 941.759
Interes sozialeko erabilera 672.521 609.257 600.552
Zerbitzu publikoak, guztira 2.114.932 2.030.981 2.040.209
Merkataritza-industria Nekazaritza eta abeltzaintza 1.612 2.403 1.979
Merkataritza 3.845.895 3.840.872 3.991.805
Merkataritza/ureztatzea 48.466 47.672 49.911
Suteak, aho zigilatuak 23 26 23
Suteak, kontagailuarekin 9.791 9.126 18.181
Industria 1.768.279 1.781.745 1.841.880
Jarduerarik gabeko lokalak 0 0 0
Obrak 91.481 105.473 124.078
Behin-behineko zerbitzu berezia 41.340 50.157 22.465
Merkataritza-industria, guztira 5.836.887 5.837.474 6.050.322
Etxebizitzak Etxebizitzak 12.319.100 12.382.723 12.506.878
Etxebizitzak/merkataritza 30.739 25.803 33.275
Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea 6.458 6.563 6.810
Etxebizitzak/ureztatzea 2.673.054 2.551.139 2.695.019
Etxebizitzak, guztira 15.029.351 14.966.228 15.241.982
Apaingarriak-ureztatzeak Iturriak 67.543 66.768 68.690
Aisiako baratzeak 59.682 47.921 58.208
Ureztatze pribatua 693.028 630.303 707.959
Ureztatze publikoa 602.991 532.948 563.677
Udal-ureztatzea 2.492.206 2.153.472 2.200.738
Apaingarriak-ureztatzeak, guztira
3.915.450 3.431.412 3.599.271
Hornidura tokiko erakundeei Hornidura tokiko erakundeei 44.998 41.697 79.095
Hornidura tokiko erakundeei, guztira 
44.998 41.697 79.095
Kontsumoa, guztira26.941.61826.307.79227.010.880

Kontsumoa (litroak biztanleak eguneko)

201720182019
Etxebizitzetakoa 115 113 113
Industria-merkataritza 44 44 45
Iturriak eta ureztatzeak 30 26 27
Kontsumoaren emaitzak, guztira205198201

Saneamendua eta arazketa

201720182019
Industria-isurketen kontrola
Ikuskatzeak industriei 42 35 35
Ikuskatzeak tokiko araztegiei 17 16
Jarduera sailkatuen espedienteak 163 154 144
Beste txosten batzuk 57 65 49
Isurketa etenen baimenak 96 105
Ibilgura isurtzeko baimenak 8 8
Arazuriko HUAren errendimenduak
Tratatutako ur-emaria 33.068.337 41.961.652 37.593.129
Solido esekiak %96,7  %95,8  %97,4 
Oxigeno-eskaera kimikoa %94,5  %93,7  %94,9 
Oxigeno-eskaera biologikoa %97,0  %95,7  %96,6 
Nitrogenoa %78,0  %73,5  %81,2 
Fosforoa %87,4  %88,7  %91,9 
Kontrola eta mantentzea prozesuan
Ekipoak, guztira, linean 36 38
OTen kopurua 500 398
Ratio zuzentzailea/prebentziozkoa %3,7  %3,1 
Prebentziozkoa betetzearen ratioa %94,2  %97,0 
Analisi bidezko kontrola201720182019
LaginakParametroakLaginakParametroakLaginakParametroak
Hondakin-uren tratamendua 3.091 9.307 3.351 9.569 3.556 9.900
Biosolidoen tratamendua 306 2.509 307 2.455 301 2.406
Kolektoreen kontrola 705 17.774 712 18.376 756 19.197
Barneko analisi bidezko kontrola, guztira 4.102 29.590 4.370 30.400 4.613 31.503
Analisi bidezko kontrola laborategian 201720182019
LaginakParametroakLaginakParametroakLaginakParametroak
HUAko lohien lineak 3.091 9.307 3.351 9.569 3.556 9.900
Industria-isurketak 918 12.082 965 11.583 939 11.884
Uraren linea, HUA 705 17.774 712 18.376 756 19.197
Hobi septikoetan 183 2.491 218 2.069 217 2.958
Ibilguen kontrola 31 840 34 900 37 997
Lohi deshidratatua eta konposta 306 2.509 307 2.455 301 2.406
Barneko kontrola, guztira 5.234 45.003 5.587 44.952 5.754 47.342
Kanpoko analisiak eta zenbait 5.429 51.324 4.571 50.581 5.287 56.984
Laborategiko analisiak, guztira 10.663 96.327 10.158 95.533 11.041 104.326

Hornidura-iturriak

Artetako iturburua

Udarbe ibaiaren buruan.

  • Biltzeko azalera: 100 km
  • Iturburuaren batez besteko emaria: 3.230 l/s
  • Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 522 l/s
  • Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.424 l/s
  • Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.284 l/s

Eugiko urtegia

Arga ibaiaren buruan.

  • Oinplano makotua duen grabitate-presa
  • Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m.
  • Luzera: 252 m
  • Presaren bolumena: 21 hm3
  • Kota maximoa: 628 m
  • Azalera: 123 ha
  • Batez besteko sakonera: 18 m
  • Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete

Itoizko urtegia

Kokapena: Irati ibaia (Longira ibarra)

  • Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
  • Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
  • Bururatze-luzera: 525 m
  • Bururatze-kota: 592 m
  • Gehieneko mailan normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
  • Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3

Edateko ura tratatzea

  • Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
  • Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
  • Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s

Hornidura-sarea

  • Luzera: 1.478 km
  • Harguneak: 43.401
  • Ur-biltegiak: 139 unitate. Edukiera: 268.564 m3
  • Ponpatzeak: 56
  • Emari-neurgailuak: 1.549

Saneamendu-sarea

  • Luzera: 1.678 km
  • Harguneak: 71.681

Ekaitz-urak biltzeko biltegiak

  • Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegia
  • V=3.000 m3 C2 kolektorera

Hondakin-uretarako instalazioak

Ezaugarriakkop.Zerbitzua ematen zaien herritarrak
Arazuriko HUA Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin)
Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio-planta
1 595.226
Hobi septikoak Iragazki biologikoa dutenak

119

-