Langileen hautaketa eta promozioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Hautaketa- eta promozio-prozesuen bitartez, nahi dugu langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta, halaber, aukera-berdintasuna eta kanpo- eta barne-arauen exijentziak, prozesu bakoitzean eraginkortasuna eta efizientzia lortu nahian.

Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiagoa eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei, kontratu mugagabea dutenei, eskaintzen baitzaizkie lehenbizi. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen edo betebeharrak betetzen dituen langilerik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.

2019an, 25 deialdi egin dira: 15 barnekoak eta 10 kanpokoak. Gainera, aldi baterako kontrataziorako, aldi baterako poltsak sortzeko 2 prozesu egin dira. 123 eskaera aurkeztu dira haietara, eta 28 pertsonak eratzen dituzte. Kanpoko prozesu horien bidez 775 hautagaitzari egin zaie arreta. Barneko deialdiei dagokienez, 25 izan dira: 2 lekualdatzeei egokitu zaizkie, 23 barne-promozioei eta, guztira, 13 lanpostu bete dira. Prozesu horietan 68 pertsonari eman zaie arreta.

Langileen hautaketa- eta promozio-adierazleak

 20152016201720182019
Barne-promozioko prozesuen %, hautaketa-prozesu guztien gainean 56,25 68,75 56,00 59,09 60,00
Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean 38,89 50,00 32,26 25,00 43,48
Promozionatutako langileen %, plantillaren batezbestekoaren gainean 1,55 1,51 2,11 1,24 2,02