Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Erakundeko bertako langileen beharrak osatu egin dira, Prebentzio Zerbitzuan teknikari berri bat sartuta maiatzaren 25etik aurrera. Horrek ahalbidetu du, besteak beste, erakundeko Prebentzio Zerbitzuak bere gain hartzea Industria Higienearen prebentzio-espezialitatea, orain arte kontrata batek gauzatzen zuena.

Administrazio Kontseiluak Prebentzio Plan berria onartu zuen maiatzeko bileran, eta zuzendaritzako taldeak, enpresa-jardueren koordinazioaren prozedura berrikustea.

Osasuna zaintzea eta sustatzea

2018/2019ko mediku-azterketen kanpaina. 2018ko azaro eta 2019ko maiatz artean egina, eta parte-hartze ratio altuei eusten (langileen %85ek parte hartu zuten). Egokiak diren azterketa epidemiologikoak egin dira eta ez da emaitza esanguratsurik lortu eraginei dagokienez, ez langileen artean, oro har, ez eta modu partzialean ere, lantokien eta berariazko arriskuen arabera.

Osasuna sustatzeari dagokionez, 11 ikastaro egin dira desfibriladoreak erabiltzean 71 pertsonaren trebakuntza berritzeko, eta gripearen txertoa 50 laguni jarri zaie.

Lege-auditoretza 

Otsailean egin zuen Audelco auditoretza- eta egiaztapen-enpresak. Emaitza moduan, talde auditoreak aldeko irizpena eman zuen enpresako prebentzio-sistemaren integratze-mailaren gainean eta harien ezartze-mailaren, dokumentazioaren eta eraginkortasunaren gainean.

Edonola era, sei Ez egokitze txiki detektatu ziren. Haietatik hiru guztiz konpondu dira, eta beste hirurak, neurri handi batean.

NEXO

Plataforman, zerbitzuaren dokumentu-alderdi hauek integratu dira: arriskuen ebaluazioa, prozedurak eta segurtasun-arauak, produktu kimikoen segurtasun-fitxak, prebentziozko prestakuntza eta langileen baimenak, Segurtasun eta Osasun Batzordearen aktak edo agiriak, larrialdi-planak, istripu-partea, botika-kutxen kudeaketa, lan-baimenak eragiketa arriskutsuetarako.

Life Nadapta

Europar Batzordeko Life-Nadapta programak planteatzen du Nafarroan klima-aldaketa arindu eta hartara egokitzeko estrategia bat inplementatzea, eta bere emaitza Europako beste eskualde batzuetan kopiatu ahal izango litzateke. Proiektu honetan parte hartzen, SCPSA Osasun Publikoko eta Laneko Osasuneko Nafarroako Institutuarekin elkarlanean ari da “Lan-baldintzak eta klima-aldaketaren ondorioak zaintzea, muturreko tenperaturak langileen osasunean” ekintzan.

Istripuak

Guztira, baja eragin duten 30 istripu egon dira (haietako 6 in itinere), bajarik eragin ez duten 20 istripu eta gaixotasun profesional bakar bat ere ez. Denak arintzat jo dira, eta intzidentzia-indizea 48,53koa da eta larritasun-indizea 0,99koa.