Prestakuntza eta garapen profesionala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonek ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi du, enpresak bere egindako estrategiari eta erronkei erantzuteko.

2019ko Prestakuntza Planak 311 prestakuntza-ekintza izan ditu, eta bere kostua 200.206 eurokoa izan da. Prestakuntza-ekintzak enpresako departamentu eta zentro guztietan egin dira, eta kolektibo profesional ezberdinen beharrei erantzuten dizkieten edukiak jorratzen dira. 2019ko Prestakuntza Planerako Enpleguan Prestakuntza hartzeko Estatuko Fundazioak 58.197,54 euroko dirulaguntza eman du.

2017-20/21 aldirako hitzarmena: prestakuntza-programak

Prestakuntza-programakHelburuakBaldintzak 
Prestakuntza-premiak. I. Programa Langileak berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza edo proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza ekintzak dira. Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan-jardunaldian egiten dira.
Mailaz igotzea laguntzea. II. Programa Prestakuntza-ekintzak, barne-prestakuntzaren bidez lortzeko moduko mailetan, promozioetara aurkez daitezkeen langileak gaitzeko. Enpresak bere egiten ditu kostu guztiak, irakasle, lokal eta materialei dagokienez. Lan-jardunalditik kanpo egiten da, eta denbora ez da itzultzen.
Interes pertsonala. III. Programa  Baliagarritasun profesionaleko ikastaroak, hau da, SCPSAren xede sozialarekin lotuta daudenak.

Gastu zuzenen %75, 750 euroraino pertsonako eta urteko, barnean hartuta kopuru horretan eta denboran langile batek interes pertsonalarengatik egiten dituen prestakuntza-jarduera guztietarako laguntzak.

Ingelesa ikastea. Laguntzek muga ekonomiko gehigarria izango dute, 750 eurokoa pertsonako eta urteko, eta eskolen %75era joatearen eta/edo nahikotasunaren mende egongo dira eta prestakuntzako 1.500 ordutara mugatuta. Erabilitako denbora langilearen konturakoa izango da.
Euskara sustatzea Euskara ikastea bultzatzea, bere balio kultural bereziagatik eta indarrean dagoen legeriarekin bat.. 750 euroraino pertsonako eta urteko, eta eskolen %75era joatearen eta/edo nahikotasunaren mende egongo dira eta prestakuntzako 1.500 ordutara mugatuta. Gehienez, bertaratutako orduen %50 konpentsatuko dira, urtean 250 orduko muga izanda.

Interes pertsonaleko programa gure langileetako 55ek baliatu dute, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate-ikasketak eta profesionalak; eta 24, ingelesa lantzen aritu ziren. Bestalde, 12 pertsonak jaso zituzten euskara ikasteko laguntzak.

Langileen prestakuntzari buruzko datu nagusiak

 20152016201720182019
Prestakuntza-ekintzen kopuru osoa 293 378 289 345 311
Bertaratze-kopurua, guztira 1.618 2.058 1.851 2.577 2.935
Bertaratze-orduen kopurua, guztira 13.132 17.887 15.338 15.214 17.322
Erabilitako lanorduak, guztira 11.607 13.755 13.268 11.411 12.411
Prestakuntza-ekintzen kostu zuzena (€) 207.645 227.615 171.516 195.502 200.206
Lanorduen kostua (€) 297.903 360.256 306.201 286.367 371.504
Kostu osoa (kostu zuzena+lanorduak) (€)505.548 587.871477.718481.869571.711

Langileen prestakuntzaren adierazleak

 20152016201720182019
Prestakuntza-orduak, langile eta urte bakoitzeko 28,99 38,72 32,56 31,38 34,90
Prestakuntzan aritutako langileen %, plantillaren batezbestekoaren gainean 85,68 94,22 94,58 100,00 99,13
Lanorduen %, bertaratutako ordu guztien gainean 88,39 76,9 86,5 75,0 71,7
Prestakuntzarako inbertsioaren %, soldata-masaren gainean 3,12 3,53 2,82 2,73 3,15

Azkenik, praktika profesionalak sustatzeko Nafarroako hezkuntza-erakundeekin adostutako hitzarmenen harira, gurean, 2019an, Lanbide Heziketako hiru ikasle eta unibertsitateko beste hiru aritu dira praktika profesionaletan.