Hiri hondakinak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2016an, Iruñerriko Mankomunitateak 142.296 tona hondakin bildu zituen, hau da, aurreko urtean baino %1,18 gehiago, orduan 136.910 tona izan baitziren. Datu honek 2014an eta 2015ean izan zen joera aldaketa berresten du, 2009az geroztik urtez urte murriztu egiten baitzen bildutako hondakinen kantitatea. Bildutako frakzio berreskuragarriak %1 baino gehiago handitu dira, paper-kartoiaren kasuan izan ezik, edukiontzietan izandako lapurreten ondorioz, frakzio horretan bildutakoa gutxitu egin baita pitin bat. 

Era berean, 2016an nabarmendu behar da %66,4 handitu zela gai organikoen bilketa, 2013az geroztik era mailakatuan egin den bosgarren edukiontzia ezartzearen ondorioz. Bere aldetik, gainerakoen edo errefusaren frakzioa %2,6 murriztu da. 

2016ko abuztua eta urria artean, gai organikoen bilketa bereiziaren IV. fasea ezarri zen, Iruñerrian biztanle kopuru txikienak dituzten 229 herritan. Fase honen barneko herri bakoitzari konpostajea eskaini zitzaion gai organikoak tratatzeko modu gisa, baina, hala ere, haietakoren batean bosgarren edukiontzia ere jarri zen. Azken fase honetan, etxebizitzen %38,5ek eman dute izena, eta, beraz, Iruñerri osoan izena emanda dauden etxebizitzak %44,4 dira. Laugarren fase hau gauzatuta amaitutzat ematen da gai organikoen bilketa bereizia ezartzea. 

Bosgarren edukiontziaren bidez bildutako 7.931 tona gai organikoek, inauste hondakinekin eta lorezaintzakoekin batera, eta etxeko eta auzoko konpostajearekin batera, sortutako biohondakinen %28,9 berreskuratzea lortzeko aukera eman dute. 

Ekoizpena

 2013201420152016
Sortutako hondakinen kantitate osoa (t) 138.958 139.399 142.214 143.352
Kilogramo biztanleko eta urteko 386,53 387,85 394,37 396,02

 Osaketa

 2013201420152016
Papera-kartoia 21.902 %15,76 21.880 %15,70 23.650 %16,63 23.493 %16,39
Brikak 1.869 %1,35 1.884 %1,35 2.033 %1,43 1.936 %1,35
Plastikoa 12.090 %8,70 11.541 %8,28 12.037 %8,46 11.718 %8,17
Beira 13.068 %9,40 12.367 %8,87 12.461 %8,76 12.798 %8,93
Metalak 3.528 %2,54 3.322 %2,38 3.138 %2,21 3.276 %2,29
Ehunak 2.756 %1,98 3.626 %2,60 3.803 %2,67 4.127 %2,88
Tamaina handiko gauzak 2.377 %1,71 2.273 %1,63 2.603 %1,83 2.794 %1,95
Egurra 3.827 %2,75 3.769 %2,70 3.380 %2,38 3.596 %2,51
TEEHak 816 %0,59 822 %0,59 857 %0,60 916 %0,64
Pilak 35 %0,03 29 %0,02 29 %0,02 33 %0,02
Olioak 122 %0,09 108 %0,08 126 %0,09 122 %0,09
Beste produktu batzuk 5.933 %4,27 5.772 %4,14 5.941 %4,18 6.169 %4,30
Paper zikina, pixoihalak... 9.062 %6,52 8.813 %6,32 9.382 %6,60 9.337 %6,51
Etxebizitzetako + udaletako inauste hondakinak 10.893 %7,84 10.899 %7,82 10.244 %7,20 9.774 %6,82
Gai organikoak 50.678 %36,47 52.294 %37,51 52.529 %36,94 53.263 %37,16
Guztira138.956%100,00139.399%100,00142.214%100,00143.352%100,00

Sortutako hondakinak, bilketa motaren arabera (t)

 20122013201420152016
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 94.641 92.323 85.282 50.528 6.576
Gainerakoen edukiontzietan *479 **6.487 ***38.157 ****79.847
Gai organikoen edukiontzietan (5. edukiontzia) *86 **1.041 ***4.766 ****7.931
Ontzien edukiontzietan 7.756 7.692 7.435 7.740 7.882
Etxeko eta auzoko konpostajean 1.426 1.523 1.699 1.760 2.110
Beste bilketa batzuk + garbiguneak 37.639 36.855 37.455 39.263 39.006

* Gai organikoen bilketa bereizia hasi zen, Barañainen (2013ko azaroa)

** Gai organikoen bilketa bereiziaren 2. fasea

*** Gai organikoen bilketa bereiziaren 3. fasea

**** Gai organikoen bilketa bereiziaren 4. fasea

Hiri hondakinen berreskuratze osoaren indizearen bilakaera

2102 2013 2014 2015 2016
Hiri hondakin berreskuragarriak (t) analisien arabera 66.640 64.890 68.247 89.823 114.133
Hiri hondakin berreskuratuak (t) 41.897 41.031 42.968 48.035 51.460
Hiri hondakinen berreskuratze osoaren indizea %62,9 %63,2 %63,0 %53,5 %45,1

Biohondakinen berreskuratze indizea (t) (gai organikoak, inauste hondakinak eta konpostajea)

2012 2013 2014 2015 2016
Biohondakinak hondakinetan (t) 61.047 61.572 63.194 62.774 63.037
Berreskuratutako biohondakinak 10.812 11.499 12.523 15.522 18.243
Biohondakinen berreskuratze indizea %17,7 %18,7 %19,8 %24,7 %28,9

Berreskuratutakoak, produktuaren arabera (t)

 2013201420152015
Tamaina handikoak 441 495 516 480
Berreskuratutako papera/kartoia, guztira 13.395 14.143 16.436 16.182
Beira, guztira 8.432 8.430 8.470 8.705
Metalak, guztira 998 970 934 947
Plastikoak, guztira 2.686 2.744 2.596 3.121
Brikak, guztira 684 675 632 662
Ehunak 392 549 440 426
TEEHak 816 822 858 916
Egurra 1.531 1.480 1.476 1.623
Pilak 35 29 29 33
Olioa 122 107 126 122
Etxebizitzetako inauste hondakinak 5.672 5.847 5.581 5.513
Udaletako inauste hondakinak 4.222 3.974 3.560 3.055
Gai organikoak 82 1.004 4.621 7.565
Etxeko eta auzoko konpostajea 1.523 1.699 1.760 2.110
Berreskuratutako produktuak, guztira41.03142.96848.03551.460
Berreskuratutako hondakinak biztanleko eta urteko 114,3 119,55 133,21 142,16
Ontzien berreskuratze osoaren indizea, % %48,70 %51,30 %51,40 %53,00

Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizearen bilakaera

2012 2013 2014 2015 2016
Hiri hondakinetan dagoen papera eta kartoia (t) 23.530 21.902 21.880 23.650 23.493
Berreskuratutako papera eta kartoia (t) 14.702 13.395 14.144 16.436 16.182
Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizea %62,5 %61,2 %64,6 %69,5 %68,9

Zabortegira bideratzea

 20122013201420152016
Zabortegira bideratutakoaren % 
(zabortegira ez doan bildutako zabor guztiaren %)
46,55 45,51 44,87 47,75 49,39

Biohondakinen berreskuratze portzentajea