Legezko egitura

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Bai uraren hornidura eta saneamendu zerbitzua, bai hondakinen kudeaketa zerbitzua kudeatzeko modu bezala, Mankomunitateak hartu zuen legez merkataritza sozietate baten bidez kudeatze zuzen gisa definitutakoa. Merkataritza sozietate horrek “Iruñerriko Zerbitzuak, Sozietate Anonimoa” izena du, eta horren kapitala osorik Mankomunitateari dagokio. Sozietate horren beraren bidez, Iruñerriko ibai parkea ere kudeatzen du.

Hiri garraio kolektiboaren kudeaketa zeharka egiten da, kontzesio bidez; taxi zerbitzua, berriz, Iruñerriko Mankomunitateak emandako beharrezko baimena duten titular pribatuek ematen dute.

Horrenbestez, legez desberdinak diren bi erakunde dira. Mankomunitatearen funtzionamenduaren arau oinarriak (Iruñerriko Mankomunitatea) eta horren sozietatearenak (Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.) dagozkien estatutuetan bilduta daude, eta bien arteko harremanak Iruñerriko Mankomunitatea eta Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. erakundeen arteko harremanen araudiak arautzen ditu.