Erakundearen profila

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Iruñerriko Mankomunitatea toki erakunde bat da, 1982an sortua. Egun 50 udalerrik osatzen dute, biztanleria, lurralde eta, honenbestez, egiturari dagokionez, oso desberdinak diren udalerriak.

Zerbitzu publiko hauen tituluduna da Mankomunitatea: edateko uraren hornidura, estolderia eta hondakin uren saneamendu eta arazketa; hiri hondakinen bilketa, tratamendua eta ustiapena; bidaiarien hiri garraioa; Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde gunean taxi zerbitzua ematea; eta, 2007ko martxoaz geroztik, Iruñerriko ibai parkea kudeatzea. Egun, 350.000 herritarrek baino gehiagok erabiltzen dituzte zerbitzu horiek.

Ingurumenaren gaineko ardura eta sentsibilitatea Mankomunitatearen jardueraren funtsezko alderdiak izan dira.