Ingurumenaren aldeko neurriak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2014ko alderdi adierazgarrienak hauek dira:

  • Lohiak eta hondakin berdeak konpost bihurtzea Arazuriko planta berrian (tunelen bidez). Planta modernoa da eta ingurunerako ingurumen ondoriorik ez duena. Kalitate hobeko konposta lortzen da.
  • Zabortegiak ingurumen aldetik lehengoratzean parte hartzea. Hirugarren mailako 236 metro kubo konpost aplikatu ziren, REAM lurretako zabortegia lehengoratzeko, Espartza Galarren.
  • Ingurumen kudeaketako sistemari jarraipena egitea (ekoizpen zentroetan ezarritakoa), hartara, bermatzeko erakundeari dagozkion ingurumen kontu guztietan legezko betebehar guztiak betetzen direla (igorpenak, hondakinak, kontsumoak...).
  • Arazuriko Landare Konposta egitea. Ongarrien erregistroan izena emanda dago A klaseko moduan. 

 

Energia berriztagarriak sortzea

Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.

Aprobetxamendu hidraulikoa

Bi zentral hidroelektrikok, Eugikoak eta Egillorkoak, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2012tik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:

 201220132014
Eugiko zentrala 4.501.197 21,7 6.907.782 27,0 6.085.155 22,4
Urtasungo zentrala 907.500 948.860 883.350
Egillorko zentrala 16.337.674 19.176.072 15.432.542

Hondakinen aprobetxamendua

Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

 201220132014
Arazuriko HUA 22.318.969 27,4 23.840.505 30,9 18.725.764 27,4
Gongorako HHTZ   5.036.676 7.047.539 8.720.297

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira

Azaldutakoaren arabera, 2014an 49,9 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %55 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %45a jatorri hidroelektrikotik.

Ondoko taulan erakusten da energia berriztagarrien ekoizpenak izan duen bilakaera 2005etik SCPSAn.

 2005200620072008200920102011201220132014
Zentral hidroelektrikoak 21,5 14,9 18,3 24,0 20,2 21,1 15,8 21,7 27,03 22,40
Hondakinak 22,5 22,1 23,7 26,0 26,0 27,7 25,5 27,4 30,88 27,45
GWh, guztira44,037,042,050,046,248,841,3 49,157,949,9

Jarraian, modu grafikoan ikusten da bilakaera hori:

 20102011201220132014
Arazuriko HUAren autosufizientzia energetikoa %88,00 %83,40 %90,60 %98,80 %100,3
Gongorako HHTZren autosufizientzia energetikoa %337,90 %319,90 %292,00 %353,00 %377,3

Autosufizientzia energetikoa handitu da Arazuriko araztegian, kogenerazioko motor berriak martxan hasi direlako eta zaharrak baino eraginkorragoak direlako.

Biohondakinen kudeaketa, etxeko eta auzoko konpostajearen bidez 

Hiri hondakinen %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Interesgarria da nabarmentzea hondakin horiek etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatzearen alde onak. Hondakinak bildu behar ez izateak ingurumenerako duen kostua murrizteaz gain, praktika honen sentsibilizazio alderdia nabarmendu behar da. Izan ere, parte hartzen duten familiek hobeki kudeatzen dituzte gainerako hondakinak eta hondakin organikoen ahalmenari garrantzia ematen diote. Ordain moduan, kalitate handiko konposta eskuratzen dute, eta euren baratze edo lorategietan medeagarri organiko gisa erabil dezakete.

Une honetan, erakundea ekintza hauek ari da garatzen:

  • Etxeko konpostajea: 2006. urteaz geroztik. Egun ia 2.000 familia ari dira parte hartzen.
  • Auzoko konpostajea: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun, 32 eremu daude egokituta Iruñerriaren esparruko 17 udalerritan.

2014an egindako jarduketak:

  • Etxeko konpostajea bultzatzeko udaberriko kanpaina, San Andres Errotan, 2014ko maiatzean.
  • Auzoko konpostajerako lau gune berri (bi Sanduzelain, bat Mendebaldean eta laugarrena Antsoainen).
  • Konposta ateratzea, auzoko konpostajearen kanpainan parte hartzen duten 6 udalerritan.
2014KO LABURPENA EtxekoaAuzokoa
Parte hartzen duten familiak 1.985 852
Biztanleak/familia 3,4 2,7
sukaldeko hondakinen kg/pertsona/urtea 73 73
lorategiko hondakinen kg/pertsona/urtea 148 -
Hondakin berdeak auzoko konpostajeko ontzietara (t) - 98,6
biohondakinen kg/pertsona/urtea

221

-

2014an kudeatutako hondakin tonak, etxeko eta auzoko konpostajearen bidez

1.432,40 266,52 1.699 t

Etxeko eta auzoko konpostajean parte-hartzearen bilakaera:

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Egun, 20 urte zigilatuta eman ondoren mantentze lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Zeuden tximiniak kendu ziren eta tokia eman zitzaion Girgillaoko Udalari, ehizaren eta abeltzaintzaren arloko aprobetxamendua egin dezan.

Dena den, zabortegian sortutako lixibiatuen eta bertan dagoen istilean jasotakoen kontrolak egiten jarraitzen da, eta bai zabortegiaren urari beheiti dagoen errekan jasotakoenak ere. Izan ere, Ebroko Ur Konfederazioak emandako azken baimenarekin lotutako eskakizuna da, ingurune horrek ibaiari kalterik ez diola egiten bermatzeko. 

 

Araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzea

Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %81 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %19a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.

 

2014ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:

  • 31.539 tona lohi digeritu sortu ziren.
  • 25.485 tona lohi digeritu erabili ziren nekazaritzan (laboreetan, artoan eta eguzki-loreetan, nagusiki).
  • 6.054 tona lohi digeritu erabili ziren konposta egiteko, 9.894 tona hondakin berdeekin batera.
  • 9.155 m3 konpost merkaturatu genuen, nagusiki Komunitateko paisaia eta lorezaintza sektorerako. Txikizkako salmentaren bidez, 15.607 zaku saldu genituen.

 

Lohiak aplikatzeko kudeaketa optimizatzea

Araztegiko lohiak ongi eta zuzen kudeatu eta aplikatzen direla bermatzea araua da erakundean. Hori dela-eta, 2012an barne hobekuntzarako proiektua jarri genuen abian, Gis-Trazabilitatea, eta horrek ekarri du geroztik nabarmen hobetzea nekazaritzako plangintza eta lohiaren aplikazioen kontrola.

Egiaztatu zen nabarmen hobetu dela lohiaren trazabilitatearekin lotutako guztia (lohia bota den lursailak), eta bai dositzearen kontrol handiagoa ere, gero eta zorrotzagoa baita dauden legerien ondorioz. Gainera, GPSa duten ANDROID gailuak landako lanetarako erabiltzeak aukera eman du garraiolarien lekualdatzeko eta lursailak aurkitzeko denborak optimizatzeko.

 

Lohiak aplikatzeak ingurumenean duen eraginari jarraipena egitea

Duela 20 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.

Ibilbide luzeko azterketa horiek abiapuntu hartuta, berresten da araztegiko lohiek eragin minimoa dutela nekazaritzako lurzoruetako metal astunen edukietan.

2014an saio hauek egin genituen:

  • Araztegiko lohiak idorreko lurlanetan aplikatzea (laboreak) Arazuriko lursail esperimentalean.
  • Sail ureztatu estentsiboetan aplikatzea (artoa) Erriberrin.