Eskualdeko Hiri Garraioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2014an garraiatutakoen bidaiari kopurua 32.711.053 izan zen, aurreko urtearekin alderatuta, %1,5 gutxiago. Gutxitze horren zati bat kontzesiodunak 2013ko abenduaren 16an hasi eta 2014ko urtarrilaren 8an amaitu zuen greba mugagabearen ondoriozkoa izan zen. Izan ere, urtarrileko lehen 8 egunetan, gutxi gorabehera, 338.000 bidaiari galdu ziren. Beste alde batetik, grebaren aurreko hilabetetan gertatzen ari zen eskaeraren egonkortzean joera eten egin zen, eta ondoren, kontzesiodunak 2004an egin zuen greban gertatu zen moduan, bidaiarien galera induzitua gertatu da.

Nabarmendu behar da lehen seihilekoan EHGaren 8/1998 Legea aldatzea bideratu zela eta uztailaren lehen egunetan sartu zela indarrean. Berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen aldaketak, Garraio Plana onartzeko prozedurari, zerbitzua finantzatzeko irizpideak ezartzeari, eta garraio publikoaren eta hirigintzaren integrazioari dagokionez. Arautze berri horretan oinarrituta, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, abenduaren 30ean egindako saioan, EHGaren 2015-2016ko Plana onartu zuen, aurreko planaren bi urteko luzapenaren ondotik. Plan berri horrek zerbitzuaren finantzaketa nahikoa bermatuko du hurrengo urteetarako.

Inbertsioen arloan, flota berritzeko erabakia (bi urtean, 2010ean eta 2013an, egin gabe) abuztu arte atzeratu zen, zerbitzuaren finantzaketaren konponbidea argitu arte. Horrenbestez, autobus berriak ez dira martxan hasiko 2015eko ekaina arte. Flota berritze horretan (9 autobus izango dira), 4 hibridoak izango dira. Horretarako, gutxiago kutsatzen duten energiak sartzeko plan bat onartu zen.

Tarifei dagokienez, EHGaren Foru Legea aldatzearen ondoriozko araudi berriak bonu sozial bat ezartzea dakar, Gizarteratzeko Errentaren baremoetan oinarritutakoa. Hori dela-eta, bonu sozial horretarako proposamen bat egin da, zerbitzua maiz erabiltzen duten erabiltzaileei onurak ekarriko dizkien tarifen marko berri batekin. Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak abenduaren 30ean egin zuen saioan onartu zuen tarifak aldatzeko proposamen hori, eta hainbat fasetan ezarriko da, 2015eko lehen seihilekoan.

Informazio orokorra

20132014gehikuntza
Zerbitzua ematen den esparrua 9.165,45 ha 9.165,83 ha %0,00
Zerbitzua jaso duten biztanleak 338.027 bizt. 337.989 bizt. -%0,01

Zerbitzuaren eskaintza

Garraio sarearen ezaugarriak20132014gehikuntza
Lineak (egunekoak/gauekoak) 24 / 10 24 / 10 %4,35 / %0
Eguneko sarearen hedadura (km) 226,15 228,18 %0,90
Gaueko sarearen hedadura (km) 133,53 133,91 %0,28
Eguneko zerbitzuaren ordutegi bitartea 06:30 - 22:30 06:30 - 22:30 -
Gaueko zerbitzuaren ordutegi bitartea 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) 22:30 - 00:30 (ig., al., ar., az., og.) -
  22:30 - 04:30
(ol.)
22:30 - 04:30
(ol.)
-
  22:30 - 06:30
(lr.)
22:30 - 06:30
(lr.)
-
Flota20132014gehikuntza
Autobus kopurua 140 139 -%0,71
Estandarrak (12 m) 78 78 %0,00
Artikulatuak (18 m) 59 58 -%1,69
Minibusak (9 m) 3 3 %0,00
Biodieselak - - -
Egokituak (zoru baxua) 140 139 -%0,71
Batez besteko adina 6,89 urte 7,89 urte
Azpiegitura20132014gehikuntza
Geraleku kopurua 515 518 %0,58
Markesina eta zutoina dutenak 1 1 %0,00
Markesina besterik ez dutenak 297 298 %0,34
Zutoina besterik ez dutenak 215 217 %0,93
Altzaririk gabe 2 2 %0,00
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba)
Zerbitzuaren maila20132014gehikuntza
Ibilitako kilometro kopurua 7.593.337 7.652.086 %0,77
Eguneko zerbitzuan + indartzekoak 7.329.044 7.387.738 %0,80
Gaueko zerbitzuan 264.693 264.348 -%0,13
Ibilgailuen zerbitzu orduak 571.906 577.870 %1,04
Eguneko zerbitzuan + indartzekoak 554.257 560.243 %1,08
Gaueko zerbitzuan 17.649 17.626 -%0,13
Zerbitzuaren eskaera20132014gehikuntza
Bidaia sinpleak, guztira 33.213.417 32.711.053 -%1,51
Eguneko zerbitzuan 32.604.492 32.125.883 -%1,47
Gaueko zerbitzuan 608.925 585.170 -%3,90
Sareko bidaiak (2) 29.901.126 29.466.681 -%1,45

Bidaiak, linea bakoitzeko

Eguneko lineakBidaiariak
L1 Unibertsitateak 335.881
L2 Nafarroako Gorteen kalea – Etxabakoitz 1.086.080
L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain 1.328.891
L4 Barañain – Atarrabia 7.301.346
L5 Orvina 3 – Sario eraikina 1.031.921
L6 Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa 857.024
L7 Atarrabia – Txantrea – Barañain 3.060.559
L8 Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri 1.103.396
L9 Renfe – Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1.544.576
L10 Belosogoiti – Orkoien 553.733
L11 Orvina 2 – Nafarroako Unibertsitatea 1.723.223
L12 Ermitagaña – Mendillorri 2.313.848
L14 Udaletxea – Arrotxapea 153.312
L15 Sarasate pasealekua – Zizur Nagusia 441.338
L16 Berriozar - Noain – Beriain 2.472.946
L17 Vianako Printzearen plaza - Mutiloa 955.751
L18 Zizur Nagusiko urb. - Sarriguren 2.720.914
L19 Monjardín Mendiaren kalea – Barañain 1.136.515
L20 Vianako Printzearen plaza – Gorraizko hegoaldea 501.406
L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea - Antsoain 1.059.676
L22 Yanguas y Miranda kalea – Berriogoiti 105.388
L23 Vianako Printzearen plaza - Olloki 135.615
L24 Donibane - azoka 8.635
L25 Mutiloen artean 177.689
Sanferminetan barraketara joateko berezia 6.348
BESTE BATZUK 9.872
Egunekoak, guztira32.125.883
Gaueko lineakBidaiariak
N1 Zizur Nagusia 42.246
N2 Barañain 98.296
N3 Noain-Beriain 34.943
N4 Berriozar 44.834
N5 Burlata – Atarrabia – Uharte 98.821
N6 Mendillorri 39.485
N7 Txantrea eta Donibane 163.642
N8 Mutiloa 10.847
N9 Orkoien 7.231
N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren 44.825
Gauekoak, guztira585.170
Bidaiariak, guztira32.711.053

Txartelen banaketa, motaren arabera

Kudeaketa adierazleak20132014gehikuntza
Per capita erabilera (ig./bizt.) 98,26 96,78 -%1,50
Autobus aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bid./bizt.) 88,46 87,18 -%1,44
Ibilitako kilometro kopurua, per capita 22,46 22,64 %0,79
Ibilgailuko zerbitzu orduak, per capita 1,69 1,71 %1,05
Batez besteko lastertasun komertziala (km/h) 13,28 13,24 -%0,27
Ibilaldiak betetzea %100,00 %100,00 %0,00
Puntualtasun indizea %95,60 %94,25 -%1,41