Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2014an, taxi zerbitzuaren eskaerak beheranzko joeran jarraitu du. Irrati-igorgailu bidez hitzartutako taxi zerbitzuen datuen arabera (Teletaxi elkarteak emandako datuak), 2013ko datuekin alderatuta, %3,6 murriztu dira.

Beste alde batetik, zerbitzuko tarifak, 2014an, ez ziren aldatu, aurreko urtekoekin alderatuta.

2014an, Taxiaren Jarraipen Batzorde bat eratu da, Iruñerriko Mankomunitatearen eta taxi gidarien ordezkarien artean jada lehendik egiten ziren bilerak sistematizatzeko, interes komuneko gai jakinetan aurrera egiteko helburuarekin. Lan horren emaitza moduan, besteak beste, hauek egin dira:

Taxiaren erabilera sustatzeko kanpaina. Taxi gidarien elkarteekin lankidetzan, Iruñerriko Mankomunitateak taxiaren erabilera sustatzeko kanpaina bat abiarazi zuen. Zabalkunde handia izan zuen hedabideetan, eta bertan, lehen aldiz, eta beste euskarri batzuen artean, taxien euren atzeko ateetan egokitutako kanpoko tokia erabili zen, eta bai taxi geralekuen sareko zutoin guztiak ere.

Gainera, testuinguru horretan, webgune berria eta smartphone-etarako “Pidetaxi” aplikazioa martxan jarri eta sustatu zen. Teletaxi San Fermín elkarteak garatutakoa da, eta erabiltzaileei aukera ematen die taxi zerbitzua hitzartzeko telefonoz, webgunearen bidez edo smartphone-ko aplikazioaren bidez.

Araudiaren egokitzapenak, zerbitzuaren ordenantza teknikoan eta arautzeko ordenantzan aldaketak egitearen bidez. Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak urriaren 30ean eta abenduaren 30ean egindako saioetan Arautzeko Ordenantza eta Ordenantza Teknikoa aldatzea onartu zuen. Aldaketa horietan kontuan hartu dira taxi gidariek eskatutako alderdiak eta Taxiaren Foru Legea azkeneko aldiz aldatu zenetik arautu gabe zeuden alderdiak. Bi testuak NAOn 2015aren hasieran argitaratuko direla uste da.

Informazioa geralekuetan. Interes bereziko zenbait geralekutan informazioa indartu da, hala nola ospitaleetan, Renferen geralekuan, Morea merkataritza gunean…

Azkenik, 2014an, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta polizia talde desberdinekin koordinatuta eta elkarlanean, taxi zerbitzua ikuskatzeko II. kanpaina egin zuen. Kanpaina horren helburu nagusietako bat izan zen sektorean gertatzen den sarkinkeriaren kontra borrokatzea. Taxi gidariei jarritako salaketen portzentajea oso baxua izan zen, eta nabarmen gutxitu zen 2012an egin zen lehen kanpainaren aldean.

Zerbitzuaren eskaintza

LIZENTZIA KOPURUA: 313

Flota

20132014
Ibilgailu kopurua 316 316
Ordezteko ibilgailu kopurua 3 3
Eurotaxi kopurua (egokituak) 23 22
Ibilgailu ekologikoak 58 63
Ibilgailu estandarrak 232 228
Batez besteko antzinatasuna 4,05 4,47

Azpiegiturak

20132014
Geraleku kopurua 36 37
Altzariekin 32 32
Plaza kopurua 235 248
Taxi bidearen kilometroak 3 3

Izapideak

20132014
Gidari baimen berriak 24 40
Eskualdatze kopurua 10 14
Ibilgailu berritze kopurua 40 39