Hiri hondakinak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2014ko ekitaldian, pixka bat handitu da bildutako hondakin tonen kopurua: %0,70. Hartara, aurreko urteetako joera, beherantz egitekoa, amaitu da. Izan ere, hori gertatu da paperaren eta kartoiaren bilketak gora egin duelako, %5,7, eta hori zuzenean lotuta dago paperaren prezioa merkatzearekin eta, ondorioz, edukiontzietatik papera eta kartoia lapurtzea gutxitzearekin.

Gai organikoak 5. edukiontziaren bidez biltzeko berariazko bilketa berria 2013aren amaieran jarri zen martxan, Barañainen, I. fasean. II. fasea, berriz, 2014ko urrian abiarazi zen, eta bilketa mota hori Iruñeko zenbait auzotara eta bi herritara eraman zuen: Iturrama, Mendebaldea eta Ermitagaña (urriaren 13tik aurrera), Donibane eta Etxabakoitz (azaroaren 3tik aurrera), eta Zizur Nagusia eta Zizur Txikia (azaroaren 24tik aurrera).Bilketa berri honen bidez 1.028 tona biohondakin berreskuratu ziren 2014an. Beraz, herri eta auzo horietan, biohondakinen %38 eta etxeko hondakin guztien %44 -barne hartuta papera, ontziak eta beira- berreskuratu ziren.

Etxean bertan konposta egiteari dagokionez, 2014an 158 familiak gehiagok egin dute bat programarekin. Hartara, 1.985 familia dira birziklatzeko programa honetan izena emanda daudenak. Kalkulatzen denaren arabera, bide horretatik 1.432 t birziklatu dira. 2014an, auzoko konpostajeko esperientzian sei gune gehiago hasi ziren parte hartzen: Iruñea-Mendebaldea, Iruñea-Sanduzelai (2), Antsoain eta Sarriguren (2). Horrenbestez, kalkulatzen da programa honetan 852 familiak parte hartzen dutela eta 267 t birziklatzen direla. Jarduketa horiek lotuta daude programa horiek etxebizitzak bertikalean dituzten hiriguneetara zabaltzearekin.

Ekoizpena

 2011201220132014
Sortutako hondakinen kantitate osoa 141.801 136.806 134.416 135.354
kg biztanleko eta urteko 400,7 382,4 373,89 376,49

 Osaketa

 2011201220132014
Papera-kartoia 25.396 %17,9 23.530 %17,2 21.910 %16,3 21.893 %16,0
Brikak 1.682 %1,2 1.840 %1,3 1.870 %1,4 1.892 %1,4
Plastikoa 11.734 %8,3 11.863 %8,6 12.089 %9,0 11.518 %8,4
Beira 13.494 %9,5 14.357 %10,5 13.072 %9,7 12.379 %9,0
Metalak 3.921 %2,8 3.746 %2,7 3.468 %2,6 3.321 %2,4
Ehunak 4.302 %3,0 2.624 %1,9 2.366 %1,8 3.091 %2,8
Tamaina handiko gauzak 4.072 %2,9 3.355 %2,4 3.586 %2,7 3.798 %2,3
Egurra 6.121 %4,3 5.470 %4,0 5.251 %3,9 5.441 %4,0
Beste produktu batzuk 5.093 %3,6 5.786 %4,2 5.934 %4,4 5.830 %4,3
Paper zikina, pixoihalak... 7.337 %5,2 9.071 %6,6 9.070 %6,7 8.665 %6,3
Etxeko inauste hondakinak 4.596 %3,2 4.928 %3,6 5.672 %4,2 5.847 %4,3
Gai organikoak 54.053 %38,11 50.235 %36,7 50.119 %37,3 53.378 %38,9
Guztira141.801%100136.805%100134.417%100137.053%100

Sortutako hondakinak bilketa motaren arabera (t)

 2011201220132014
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 97.619 94.641 92.323 85.282
Ontzien edukiontzietan 7.823 7.756 7.692 7.435
Gai bakarrekoen bilketetan 36.359 34.409 34.400 35.122
Gai organikoen edukiontzian* 86 1.028
Gainerakoen edukiontzian* 479 6.487
* Gai organikoen bilketa bereizia Barañainen (2013ko azaroaren 11n hasi zen)

Berreskuratutakoak, produktuaren arabera (t)

 2011201220132014
Berreskuratutako papera-kartoia, guztira 16.654 14.702 13.395 14.144
Beira, guztira 8.431 8.647 8.432 8.430
Plastikoa, guztira 2.596 2.603 2.686 2.744
Brikak, guztira 693 718 684 675
Metalak, guztira 1.018 1.030 998 970
Tamaina handiko gauzak 1.893 1.711 1.649 1.870
Inauste hondakinak 4.596 4.928 5.672 5.847
Egurra 3.226 2.980 2.953 3.127
Etxeko eta auzoko konpostajea 1.699
Berreskuratutako produktuak, guztira39.10637.31936.46939.505
Berreskuratutako kilogramoak biztanleko eta urteko 110,5 104,3 101,44 109,92
Berreskuratze indizea. Ontziak, guztira % 51,5 49,7 49,2 51,77

Zabortegira desbideratzea

 2011201220132014
% Zabortegira bideratua
(zabortegira ez doan bildutako zabor guztiaren %)
47,96 46,55 45,51 44,87