Langileen hautaketa eta promozioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Hautaketa eta promozio prozesuen bitartez, nahi dugu langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta halaber aukera berdintasuna eta kanpo zein barne arauen exijentziak.

Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiagoa eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei eskaintzen baitzaizkie lehenbizi. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen edo betebeharrak betetzen dituen langilerik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.

2014an bi hautaketa prozesu egin ziren, kanpokoak eta aldi baterako premiei erantzuteko. Prozesu horien bidez, aurkeztutako 352 hautagaiei egin zitzaien arreta eta azkenean bi lanpostu bete ziren.

Langileen hautaketa eta promozio adierazleak

 200920102011201220132014
Barne promozioko prozesuen %, hautaketa prozesu guztien gainean 53,85 69,23 20,00 0,00 66,67 77,78
Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean 66,67 66,67 0,00 0,00 50,00 41,67
Promozionatutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean 1,65 2,1 0,00 0,00 0,22 1,13