Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Laneko arriskuen prebentzioan, 2014an, gertakari hauek nagusitu dira:

Enpresa jarduerak koordinatzeko prozedura ezartzeko II. fasearen esparruan, hainbat ekintza gauzatu dira eta bidea eman dute prebentzio kudeaketarako araudiak ezartzen dituen baldintza guztiak zorrotz betetzea lortzeko, eraikuntzako lan moduan, sare eta instalazioetako mantentze tailerreko lanak: segurtasun eta osasun koordinatzailea kontratatu eta izendatzea, Gertakarien Liburua eta Azpikontratatzeen Liburua egokitzea, Lantokia Irekitzea bideratzea, arriskuen ebaluazio espezifikoari buruz langile guztiei prestakuntza ematea, eta sistematika ezartzea tokian bertan kontrolatzeko prebentzio neurriak taldeetako buruek.

Hiru EUTEetako prebentzio mantentzeko eragiketa guztien arrisku eta prebentzio neurri nagusiak aztertzea. Lortutako informazioa aktiboak kudeatzeko aplikazioan (Prisma 3) sartu da, hartara, langileek erabiltzen dituzten lan aginduek barne hartzen dute informazio hori.

Arazuriko HUAko industria higienearen ebaluazioa (arrisku biologikoa, arrisku kimikoa eta zarata).

SCPSAko Prebentzio Kudeaketarako Sistemaren Legezko Auditoretza. Auditoretza prozesua egin da, eta 2015aren hasieran amaitu da.

Enpresako lanpostu guztien kasuan, bertako prebentzio zerbitzuak laneko baldintzen balorazioa berrikusi du.

Prebentzioaren arloko prestakuntza. Guztira, prestakuntza emateko berrogei ekintza egin dira, eta haien artean hauek nabarmendu behar dira: EUTEetako ustiatze ofizialaren lanpostuaren arriskuak, HHTZko peoi lanpostuaren arrisku ergonomikoa, sareetako mantentze lanetarako arriskuen ebaluazio espezifikoa eta gidatze seguruari buruzko 10 ikastaro teoriko-praktiko, gidatzen aritu ohi diren zenbait taldetarako.

Istripu tasa

2014an baja eragin duten 28 istripu gertatu dira, eta, hortaz, azken urteotako joera, kopuru hori murriztekoa, amaitu egin da, are gehiago, 2013an enpresaren historiako emaitzarik onena lortu zela kontuan hartuta.

Datu hori langile kopuruarekin lotuta, intzidentzia indizea 55,89koa da

Larritasun indizea (lan egindako 1.000 orduko galdutako lanaldiak) 1,00ekoa izan da.

Aipamen berezia egin behar zaio irailean saneamendu arloko peoi batek izan zuen istripuari. Hain zuzen, larri zauritu zen, kolektore baten buxadura kentzen ari zela. Pixkana hobetzen eta suspertzen ari da langilea eta ospitaletik etxera joan ahal izan da. Lerro eta hitz hauek baliatu nahi ditugu SCPSA osatzen dugun guztion elkartasuna adierazi eta ahalik eta azkarrena sendatu dadila opatzeko.

Osasuna zaintzea

2014ko martxoan amaitu zen urtero egiten ditugun mediku azterketen lehen kanpaina, ASPY prebentzio zerbitzuarekin elkarlanean.

Langileen parte hartzea handia da, %87 ingurukoa, eta, oro har, zerbitzuaren kalitatea dela eta, aurreko urteetako pertzepzio mailaren antzekoa izan da.

Osasuna sustatzeari dagokionez:

Elikadura osasungarria sustatzeko programa bat garatu da, triptikoen eta horma-irudien bidez langileei informazioa emanez eta prestakuntza hartzeko bi saio egin dira hogei langilerentzat.

Haurrentzako lehen sorospenei buruzko ikastaroa eman da, eta hamaika langilek parte hartu dute.

Gidatze seguruari buruzko bi ikastaro teoriko-praktiko eman dira, eta hamar langilek parte hartu dute.