Langileei buruzko informazioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2014ko ekitaldia bukatutakoan, Iruñerriko Mankomunitateak 442 langile zituen, hau da, langileen kopurua %2,21 jaitsi zen. Gure erakundeko langileak 11 lan zentrotan aritzen dira lanean, Iruñerriko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek instalazioak eremu geografiko jakin batzuetan kokatzea eskatzen dutelako.

LantokiaJardueraPertsona kopurua      
Urtea   2009 2010 2011 2012 2013 2014
Sexua   G E G E G E G E G E G E
Bulegoak       
Chinchilla Jeneralaren kalea, 7. Iruñea 
Imaz Anaien kalea, 1. Iruñea
Zerbitzu zentralak eta instituzionalak 100 69 98 68 92 69 92 66 88 70 82 72
Herritarren Arretarako Zerbitzua       
Navas Tolosa kalea, 29. Iruñea Bezeroei arreta telefonikoa, aurrez aurrekoa eta idatzizkoa ematea 5 20 5 23 5 20 5 19 5 22 6 21
Edateko uren araztegiak (EUTE)       
Urtasun, Egillor eta Tiebas Eugiko urtegiko, Artetako iturburuko eta Itoitz-Nafarroako Ubideko ura tratatzea eta edateko ur bihurtzea 45 5 46 7 42 6 42 6 42 6 42 6
Sare eta instalazioen mantentze-lanen tailerra       
Agustindarren industrialdea. Iruñea Ura banatzeko instalazioen eta sareen mantentze-zerbitzuak. Biltegia 81 5 80 4 81 5 80 5 80 4 77 6
Hondakin Uren Araztegia (HUA)       
Arazuri Hondakin urak araztea 36 15 39 15 40 14 38 15 37 13 36 13
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa (HHTZ)       
Gongora Hiri hondakinak tratatzea 71 23 64 20 59 19 61 19 59 19 57 17
Garbigunea       
Agustindarren industrialdea + Morea merkataritza zentroa Etxeko hondakin bereziak biltzea 9 1 8 1 6 1 5 1 6 1 5 2
Partzialak, guztira   347 138 340 138 325 134 323 131 317 135 305 137
Guztira485478459454452442

Kontratatze finko eta mugagabearen politikaren alde egiten du enpresak, plan estrategikoen garapena eraginkorra izan dadin, pertsonek ematen duten ezagutza eta kudeaketarako gaitasuna barne hartuta, baina legeriaren arloko mugek ezinezkoa egin zuten 2014an aplikatzea. Urtearen bukaeran, langileen %89,82k kontratu finko eta mugagabea zuten. Dena dela, aldi baterako kontratazioa beharrezkoa da zenbait kasutan, erretiro partzialak eta aurreratuak ordezkatzeko. Gainerako aldi baterako kontratazioak unean uneko beharrei erantzuteko egiten dira, hauei esaterako: absentismoa, proiektu zenbaiten garapena edo lan eskaera handiak. Irizpide hori aintzat hartuta, langileen %10,18k aldi baterako kontratua zuen.

Plantillaren osaera, kontratu motaren arabera

Urtea200920102011201220132014
SexuaGEGEGEGEGEGE
Langile finkoak 311 114 309 116 296 116 293 121 287 122 275 122
Aldi baterako langileak 34 25 31 22 29 18 30 10 30 13 30 15
Guztira345139340138325134323131317135305137

Langileen ezaugarriei dagokienez, %69 gizonak dira eta gainerako %31 emakumeak. Batez besteko adina 48 urtekoa da eta 17 urteko antzinatasuna dute batez beste erakundean. Sexuaren arabera, gizonen kasuan, batez besteko antzinatasuna 18 urtekoa da eta batez besteko adina 49 urtekoa. Emakumeen kasuan, batez besteko antzinatasuna 16 urtekoa da eta batez besteko adina 45 urtekoa.

Plantillaren osaera, talde profesionalaren arabera

SCPSAk hitzarmen kolektiboan 4 talde profesional ditu ezarrita: espezialistak, profesionalak, teknikariak eta tituludunak edo antzekoak.

Urtea201220132014
SexuaGEGEGE
Espezialistak 83 17 82 17 79 19
Profesionalak 131 62 130 67 128 66
Teknikariak 66 27 63 25 60 25
Tituludunak edo antzekoak 43 25 42 26 38 27
Guztira323131317135
305137

Langileen kudeaketa administratiboak bermatzen du enpresaren eta langileen arteko harremanak egokitzea legezko eta ohiko araudiari, besteak beste, gai hauetan: kontratazioa, eskubideen eta betebeharren arteko oreka, lanaren banaketa edo honen ordaina... Legearekin bat datorren kudeaketaren aldeko gehieneko begiruneaz gain, beste xede bat daukagu: erakundeko pertsonen gehieneko gogobetetzea lortzea alderdi hauen ezagutzaren eta inplikazioaren bitartez.

Absentismoari buruzko informazioa

 200920102011201220132014
Hitzartutako lanaldi guztiaren gaineko portzentajea 7,10 5,75 6,12 4,50 4,91 5,08
Gaixotasunek eta istripuek eragindako portzentajea 5,61 3,70 4,53 3,43 3,49 4,05
Haurdunaldiek eta amatasunak eragindako portzentajea 0,81 1,07 1,09 0,65 0,90 0,45
Lan hitzarmeneko baimenek eragindako portzentajea 0,51 0,57 0,49 0,42 0,52 0,59
Maiztasuna:kasu kopurua, batez besteko langile kopurua kontuan hartuta 3,59 3,80 3,87 3,78 3,60 4,03
Iraupena: ordu kopurua, kasu guztiak kontuan hartuta  31,53 23,85 25,17 19,14 21,72 20,11
Lanaldia 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592 1.592

Aparteko orduei buruzko informazioa

 200920102011201220132014
Aparteko orduak, guztira 921,65 533,9 502,27 788,39 949,75 408,69
Aparteko orduen portzentajea, hitzartutako lanaldia kontuan hartuta 0,58 0,34 0,31 0,50 0,60 0,26
Aparteko orduak, langileen batez bestekoa kontuan hartuta 1,89 1,17 1,08 1,74 2,08 0,91