Entitatearen profila

Iruñerriko Mankomunitatea toki erakunde bat da, 1982an sortua. Egun 50 udalerrik osatzen dute, biztanleria, lurralde eta, honenbestez, egiturari dagokienez, oso desberdinak diren udalerriak.

Honako zerbitzu publiko hauen tituluduna da Mankomunitatea: edateko urez hornitzea, estolderia eta hondakin urak sanotze eta araztea; hiri hondakinak biltzea, tratatzea eta ustiatzea; bidaiariak hirian garraiatzea; Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde gunean taxi zerbitzua ematea; eta, 2007ko martxoaz geroztik, Iruñerriko Ibai Parkea kudeatzea. Egun, ia 350.000 herritarrek erabiltzen dituzte zerbitzu horiek.

Ingurumenaren gaineko ardura eta sentiberatzea mankomunitatearen jardueraren funtsezko alderdiak izan dira.