Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Entitatea

Iruñerriko Mankomunitatea toki erakunde bat da, 1982an sortua. Egun 50 udalerrik osatzen dute, biztanleria, lurralde eta, honenbestez, egiturari dagokienez, oso desberdinak diren udalerriak.

Honako zerbitzu publiko hauen tituludun da Mankomunitatea: edateko urez hornitzekoa, estolderia eta hondakin urak sanotze eta araztekoa; hiri hondakinak biltzeko, tratatzeko eta ustiatzekoa; bidaiariak hirian garraiatzekoa; Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde gunean taxi zerbitzua ematekoa; eta, 2007ko martxoaz geroztik, Iruñerriko Ibai Parkea kudeatzekoa. Egun, 330.000 herritarrek baino gehiagok erabiltzen dituzte zerbitzu horiek.

Ingurumenaren gaineko ardura eta sentiberatzea mankomunitate honen jardueraren funtsezko alderdiak izan dira.