Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Ekonomia adierazleak

Sarrera

Ekonomia adierazleei eskainitako atalean nabarmendu behar da MCPek emandako zerbitzuen gizarte eragina (hemen azaldutako azterketan berariaz adierazita gelditzen da). Hala eta guztiz ere, txosten honetan Urteko Kontuak eta Auditoria Txostena ageri dira, eta horiek ematen dute emandako zerbitzuen eta MCP eta horren sozietate kudeatzailearen ekonomia eta finantza egoeraren gaineko informazio osoa.

MCPren helburuak hori osatzen duten erakundeek agindutako zerbitzuak ematera bideratuta daude. Ahalik eta modurik eraginkorrenean eman behar ditu, baliabideak erabilita, ahalik eta gutxiena gastatuta, baina horien kalitate gorenari eutsita. Lan hori guztia ekonomia orekaren barnean egin behar da, epe luzerako bideragarritasuna ziurtatzeko moduan. Agindutako zerbitzuetan kalitate maila handia lortzeko eta zerbitzu publiko berrien kudeaketa onartzeko gaitasuna izateko bidea ematen du horrek. Txosten honetan ageri diren zenbait parametroren arabera neurtzen dira maila horiek. Izan ere, parametro horietan nabarmentzean erakundeak ahalegina kalitatean eta bezeroak askietsita uztean ardazten duela eta aipatutako helburuak lortuko dituzten inbertsioetara bideratzen dituela aukerak.

2008ko ekitaldian, emaitza positiboa lortu da: 628 mila euro.