Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Gizarte ingurunea

Gizarte ingurunea

Eguneroko ohitura jasangarriekiko sentikortzea eta ematen diren zerbitzuen ezaugarrien gaineko informazioa ematea dira Iruñerriko Mankomunitatearen komunikazio ekintzen bi oinarriak izaten dira beti. 

Sentikortzeari dagokionez, Ingurumen Heziketarako Programa da Iruñerriko Mankomunitateak gauzatzen duen ekintza esanguratsuena, orain dela 25 urtetik hona eskaini duena etenik gabe bai ikasleei bai beste kolektibo batzuei. Horrez gain, dena den, beste kanpaina batzuk ere egiten ditu.

Eskola Hezkuntzako Programak 2007-2008 ikasturtean hazten jarraitzen du, bai Haur Hezkuntzako formatu pedagogikoan, nola Lehen zein Bigarren Hezkuntzakoetan ere. 20.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten aurreko ikasturtean, baina ia 30.000k baino gehiagok parte hartu dute ikasturte honetan.

Ikasturtearen bigarren erdialdean, jarduera berria gehitu zaie ohikoei (ura, hondakinak, Eskualdeko Hiri Garraioa, Taxia eta Ibai Parkea): Mendillorriko Uren Etxea. Informaziorako eta Ingurumen Heziketarako Zentroa da, eta jarduera eta bisitak eskaintzen ditu.

Heziketa programatik harago, bi kanpaina nabarmendu behar dira: bata, informaziozkoa, otsailean, Eskualdeko Hiri Garraioaren sarean lineen birplanteamendu handinahiaren berri emateko; bestea, hondakinei buruzkoa, azaroan, Iruñerriko Mankomunitateak ACR+ izeneko sareak antolatutako Hondakinak Murrizteko Aste Europarra esperientzia pilotuan parte hartzearekin batera egin zena.  Berriro erabiltzeko moduko 5.000 poltsa banatu ziren kanpaina horren barruan, eta ekintza hori Iruñeko Zabalguneko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin egin zen.