Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Nondik etortzen da ura?

Iruñerrian urez hornitzeko hiru iturri nagusi daude, eta horietako bakoitzak edateko uren araztegi bat du.

ARTETAKO ITURBURUA / EGILLORKO EDATEKO UREN ARAZTEGIA

Artetako iturburua Iruñetik 25 kilometrora dago, eta Andia mendilerroan (Goñerri), 100 kilometro inguruko eremu batean, bildutako euri eta elur urak jasotzen ditu. Batez besteko ekarpena segundoko 3.000 litrokoa da. Plubiometria erregimenaren mende dagoenez, emariak segundoko 30.000 eta 300 litro artekoak izaten dira. Egillorko Edateko Uren Araztegia 1992ko abuztuan hasi zen lanean, eta segundoko 800 litro arazteko kapazitatea du.

Hornitzeko iturri honen gaineko informazio gehiago izateko, kontsultatu ezazu liburuxka hau: Arteta / Egillorko Edateko Uren Araztegia (PDF)

ARTETAKO EMARIA, AZKEN URTEAN
 

ARTETAKO EMARIA, AZKEN URTEAN

 

 

 

EUGIKO URTEGIA / URTASUNGO EDATEKO UREN ARAZTEGIA

Eugiko urtegia Esteribarren udal barrutian dago, Iruñetik 26 kilometroa, eta Arga ibaiaren buruko urak hartzen ditu. Urtegi honen edukiera 21,4 hm3-koa da, eta bolumen erabilgarria, 20,26 hm3-koa. Kota handiena 628 metrokoa da. Hornitzeko erabiltzen den ura Urtasungo Edateko Uren Araztegira garraiatzen da, urtegitik 1,5 kilometrora. Araztegia 1973an eraiki zuten, eta etengabeko prozesuan lan egiten du.

Hornitzeko iturri honen gaineko informazio gehiago izateko, kontsultatu ezazu liburuxka hau: Eugi / Urtasungo Edateko Uren Araztegia (PDF)

EUGIREN BETETZE PORTZENTAJEA, AZKEN URTEKOA
 

ARTETAKO EMARIA, AZKEN URTEAN

 

 

 

ITOIZKO URTEGIA – NAFARROAKO UBIDEA / TIEBASKO EDATEKO UREN ARAZTEGIA

Tiebasko araztegia martxan jartzearekin, 2006an, Itoizko urtegiak eta Nafarroako Ubideak hurrengo hamarkadetan Iruñerria urez hornitzea bermatzen dute. Edateko uren araztegiak segundoko 1.000 litro arazteko kapazitatea du, eta kapazitate hori handitu egin daiteke, lehen fasean, 1.500 litroraino, eta, bigarren fasean, 3.000 litroraino. Arazteko egun duen kapazitate horrek bermatzen du Iruñerria urez hornitzea 30-50 urte ingururako. Egun, agorraldiko hilabeteetan baino ez da aritzen lanean.

Tiebasko Edateko Uren Araztegiari buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu ezazu liburuxka hau: Tiebasko Edateko Uren Araztegia (PDF)

Itoizko urtegiaren betetze maila (Ebroko Ur Konfederazioa). 

 

HORNITZE SAREA

Herritarrak urez hornitzeko sistema honek oinarri du hornitzeko sare bilbe konplexua, 1.473 kilometro hodi dituena. Gainera, hornitzea erregulatzeko 135 biltegi daude, eta horien guztien edukiera 264.014 m3-koa da. Biltegi horietan garrantzitsuenak Mendillorrin daude; zehazki, 6.500 m3-ko bi biltegi daude, 13.000 m3-ko hiru eta 16.000 m3-ko bat.