Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Uraren kalitatea

RSS

Tabs

Deskribapena

Iruñerrian hornitzen den ura hiru hornidura iturritakoa da (Eugi, Arteta eta udan baita Nafarroako Ubidea ere), eta bat edo bestea nagusitzen da urte sasoiaren arabera edo herri edo auzo bakoitza dagoen eremuaren arabera.

Iruñerrian hornidura sare bilbeduna dugunez, erretikula formakoa, etxebizitzetako iturrietara iristen den ura, oro har, hainbat iturritako nahasketa erlatiboa da. Hornidura iturri baten edo beste baten eragin handiagoak etxebizitzara iristen den uraren ezaugarriak baldintzatzen ditu, bereziki, gogortasuna eta batez besteko tenperatura. Jatorri desberdinetako ura auzoen arabera banatzea oso heterogeneoa da, nahiz eta oro har esan daitekeen Artetako iturburuaren ekarpena handiagoa dela neguan eta Eugikoarena eta Nafarroako Ubidearena udan.

HORNITZEN DIREN UREN EZAUGARRIAK
  • Ezagut itzazu horniduren batez besteko ezaugarriak dokumentu honetan.
  • Osasun Ministerioaren webgunearen bidez, SCPSAk bidalitako azken txostenak kontsultatu ahal dira eta laginketa gune bakoitzean hornitutako urari buruzko dagokion irizpena. Zehazki, lotura honetan kontsultatu daitezke.
URAREN GOGORTASUNA (BANAKETA PLANOA)

Artetako urak –mineralizatuagoa da– 19 eta 23 gradu frantsesen (ºfH) artean dagoen gogortasuna du eta tenperatura konstanteagoa izaten du. Eugiko urak –ez da hain mineralizatua– 7 eta 10 gradu frantsesen arteko batez besteko gogortasuna du eta tenperatura gehiago aldatzen da urtean zehar.

Egin klik nahi duzun kokalekuaren gainean eta planoaren azpian eremu hori hornitzen du(t)en iturria(k) eta toki horretan urak duen gogortasun maximoa erakutsiko dizkizugu. Gogoan izan ezazu informazio hau aldatu egin daitekeela urtean zehar.

 
Informazio horrek balio izan dizu?