SAREAN BIDERATZEA
“Izapideak bideratu ziurtagiriarekin” edo “Izapideak bideratu ziurtagiririk gabe” aukerak sakatu, formularioa bete eta bankuko helbideratzea baimentzeko dokumentua gehitu behar da (behera kargatu).
Behin eskaera bideratzen denean, eskatzaileak posta arruntaren bidez jasoko du kontratua, bi aletan. Gero, bi ale horietako bat itzuli behar zaio Mankomunitateari, sinatuta, aleekin batera doan gutun-azalean.
TELEFONOZ BIDERATZEA
948 42 32 42 telefono zenbakira deitu behar da, astelehena eta ostirala artean, 08:30etik 18:00etara.
Behin eskaera bideratzen denean, eskatzaileak posta arruntaren bidez jasoko du kontratua, bi aletan. Gero, bi ale horietako bat itzuli behar zaio Mankomunitateari, sinatuta, aleekin batera doan gutun-azalean.
EGOITZA FISIKOAN BIDERATZEA
Beharrezkoak diren dokumentuak eraman behar dira Mankomunitateak herritarrei arreta emateko dituen bulegoetara. Bulego horiek Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean, eta astelehena eta ostirala artean joan behar da, 08:30etik 18:00etara (uztailean eta abuztuan, 08:30etik 14:00etara, ordea).