Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Nire kontratuak

RSS

Tabs

Deskribapena

NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala baduzu (ikusi argibideak), zure izenean dauden kontratu guztiak kontsultatu eta horiekin lotutako kudeaketak egin ahal izango dituzu sarean edo on line. Horrez gain, beste titular batzuen kontratuak kontsultatzeko aukera ere eskaintzen dizugu, haien ordezkari bihurtuta: Beste pertsona baten ordezkari gisa sartu.

Besteak beste, kudeaketa hauek egiteko aukera izango duzu:

  • Zure datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatu.
  • Zure irakurketak kontsultatu eta saretik eman edo bidali, kontagailua etxebizitzaren barnean badago.
  • Kobratzeko datuak eta jakinarazpenak bidaltzekoak aldatu.
  • Fakturak kontsultatu, inprimatu eta behera kargatu PDF edo “e-faktura” formatuan (3.1 bertsioa), kontabilizatzeko.
  • Ordaintzeko dauden zenbatekoak kontsultatu eta ordaindu.
  • “Paperik gabeko faktura” zerbitzuaren harpidetza egin. Hartara, faktura posta arruntaren bidez jasotzeari utziko diozu eta eskatu ahal izango duzu faktura prest dagoenean abisua bidaltzeko, edo mezu elektronikoaren bidez, edo SMS bidez.

Horretarako, instalatu zure ziurtagiria eta “Ziurtagiriarekin bideratu” botoian klik egin.

 

Informazio horrek balio izan dizu?