Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Izotza

RSS

Tabs

Deskribapena
Nabeetan eta etxebizitza familiabakarretan, izotza egiteko arriskua badago, babestu ur instalazioak

Nabeetan eta etxebizitza familiabakarretan, izotza egiteko arriskua badago, babestu ur instalazioak

Neguko hilabeteetan zeropeko tenperaturek kalte egin diezaiekete etxebizitza familiabakarretako eta industria nabeetako ur hodiei, kontagailuei eta instalazioei, ez badaude ongi eta egoki isolatuta.

 

Izotzak kontagailuetan eta hodietan izan ditzakeen eraginei aurrea hartzeko:

  • Berrikusi zure onibarraren barnean dagoen lotune zatia zein egoeratan dagoen.
  • Elementu hauek arrisku berezia dute: egurats zabalean dauden kontagailuak, iturriak, giltzak eta galdarak. Jar iezaiezu gainetik isolatzaile termikoa.
  • Izotzak luzatzen badira, utzi ur negar bat etengabe, hartara, ura ez izozteko hodietan.
  • Badira salgai termostatoa duten balbulak, erraz instalatzen direnak. Horiek automatikoki irekitzen dute iturria, zeropeko tenperatura egiten duenean. Kontsultatu instalatzaileari.
  • Izotzak eragindako arazoak areagotu egiten dira, etxebizitzak hutsik badaude bi egunetan edo gehiagotan. Hori dela-eta, kasu horretan arreta berezia jarri behar da aurrea hartzeko neurrietan.

Onibarraren barnean instalazioa izoztu bada eta hornidura etenda gelditu bada:

  • Ezarri ur edo aire beroa instalazioaren gainean, desizozteko.
  • Ez saiatu instalazioa desizozten zuzenean sua erabilita.
  • Arazoa ez bada konpontzen, jarri harremanetan instalatzailearekin.

Gogoan izan ezazu Mankomunitateak ez duela mantentzearen arloko eskumenik zure onibarraren barnean dagoen lotune zatian.

Tiempo Pamplona

'Ez' bozkatu duzu. Mila esker egiteagatik.
Informazio horrek balio izan dizu?