Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Fakturak ordaindu

RSS

Tabs

Deskribapena

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. enpresak fakturatutako zerbitzuei dagozkien ordainketak modu hauetara egin daitezke:

  • Fakturak helbideratuta (orain helbideratu nahi izanez gero, egin klik lotura honetan).
  • Transferentzia bat eginda, bi kontu hauetako batera:
    • Caixabank, ES33 2100 9161 4122 0012 4410 kontu zenbakia.
    • Nafarroako Rural Kutxa, ES73 3008 0001 1107 0035 1927 kontu zenbakia.

Modu honetara egiten baduzu, ez ahaztu abonatu zenbakia adieraztea edo ordaindu nahi dituzun fakturen zenbakiak.

  • Telefonoz deituta eta bankuko txartelaren zenbakia emanda; 948 42 32 42 telefonoan, 08:30 eta 18:00 artean, astelehenetik ostiralera.
  • Herritarrei arreta emateko dugun bulegora joan eta bertan ordainduta. Bulego hori Navas de Tolosa kalearen 29.ean dago, behealdean, eta astelehena eta ostirala artean joan behar da, 08:30etik 18:00etara (uztailean eta abuztuan, 08:30etik 14:00etara, ordea).Ordaintzeko, bankuko txeke adostua edo bankuko txartela erabili ahal izango duzu.
  • NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala baduzu (ikusi argibideak), “Ziurtagiriarekin bideratu” botoian klik eginda, ordaindu gabe dituzun zenbatekoak kontsultatu eta bankuko kreditu/zor txartelaren bidez ordaindu ahal izango dituzu. 
Informazio horrek balio izan dizu?