Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

GAI FITOSANITARIOEN ERABILERA

Consejos para el saneamiento en el hogar

Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko profesionalek zenbait gomendio hartu behar dituzte kontuan, gai fitosanitarioak (herbizidak, ongarriak, intsektizidak, fungizidak…) erabiltzeagatik sareko edateko ura kutsatzea saihesteko. Gomendio horiek, era berean, udal berdeguneetako zerbitzuetarako eta gai fitosanitarioak erabiltzen dituen edozein pertsona edo erakunderentzat ere badira.

Hain zuzen, edateko ura bideratzeko sistemarantz atzera egitearen edo alderantziz zirkulatzearen ondorioz kutsa daiteke, sarean gerta daitekeen haustura batek eragin dezakeen hutseko efektuaren edo kontaktu zuzenaren eraginez.

JARRAITU BEHARREKO GOMENDIOAK

Atzera egitea saihesteko eta hornitutako uraren kalitatea uneoro bermatzeko, Uraren Ziklo Integrala kudeatzea arautzeko ordenantzak (64 bis artikulua) ezartzen ditu gai horiek erabiltzeko prozesuetan hartu behar diren neurriak:

  • Debekatuta dago hornidura-sare publikoan dauden ur hargune eta sute-ahoetatik zuzenean ura hartzea edo kargatzea gai fitosanitarioak dituen andel bat betetzeko.
  • Gai fitosanitarioak dituen andel bat kargatzeko sare pribatutik hartu ahal izango da ura, baldin eta sare publikoari lotuta ez dagoen ur tanke bereizi batetik egiten bada.
  • Era berean, sare publikoari lotuta dagoen sare pribatutik ura kargatu ahal izango da, baldin eta aire ganbera bat sortzen bada ura sartzeko zuloaren eta ura hartzeko zuloaren artean. Gutxienez 10 zentimetroko altuerako espazio bat izango da ganbera horretan eta diametroa ura ateratzeko hodiaren barne diametroaren bikoitza izango da.

Argibide gehiago izateko, behera kargatu eskupapera: Nola saihestu ura kutsatzea gai fitosanitarioak erabiltzeagatik (pdf)