Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Beherapenak uraren eta/edo hondakinen tarifan

RSS

Tabs

Deskribapena

Faktura ordaintzean %90eko beherapena izateko eskubidea dute baldintza hauek betetzen dituzten kontratuen titularrek (edo haien ezkontideek):

  • Mota hauetako diru laguntza bat jasotzea:
 
  • Gizarte Segurantzako saria: erretiro pentsioa, ezintasun pentsioa, umezurtz pentsioa, alargun pentsioa...
  • Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia diru laguntza: gizarteratzeko errenta, gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza, ezintasun eta baliaezintasuneko kotizazio gabeko pentsioa…
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren diru laguntza, premia ekonomiko berezikotzat hartua.

Diru sarrerek ez dituzte muga hauek gainditu behar:

  • Banakako muga:623,63€ (7.483,56€/urteko) 
  • 2 pertsona: 841,90€ (10.102,80€/urteko)
  • 3 pertsona: 997,81€ (11.973,72€/urteko)
  • 4 pertsona: 1.091,35€ (13.096,20€/urteko)
  • 5 pertsona: 1.184,90€ (14.218,80€/urteko)  
  • 6 pertsona edo gehiago: 1.247,25€ (14.967,00€/urteko)
 
  • Dirurik ez jasotzea eta premia ekonomiko bereziko egoera egiaztatzea gizarte zerbitzuek.
  • Ordaintzera behartuta dagoena sartuta egotea tokiko erakundeek garatutako Gizarte Enplegu Babestuko proiektuetan. 

Eskatzaileak edo harekin bizi diren pertsonek  4.864,29euro baino gehiagoko ondasun higigarriak edo 74.835,22 euro baino gehiagoko higiezinak badituzte, beherapena izatetik kanpo geldituko dira.

 

Informazio horrek balio izan dizu?