Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2019/01/24

Ur-gailu bat kokatzea eskaintzeko iruzurrezkoak izan daitezkeen bisitez ohartarazi du Mankomunitateak

Etxebizitzetara egindako bisiten bidez ur-gailu bat saltzen saiatzen omen dira txorrotako uraren kalitatea hobetzeko

Mankomunitateak ohartarazi du iruzurrezkoak izan daitezkeen bisitak egiten ari direla Iruñerriko etxebizitzetara egun hauetan. Bisita horiek batez ere adineko pertsonen etxetara egiten ari dira, eta horietan txorrotako ura ez dela osasungarria adierazten diete bizilagunei. Ustezko kalitate txar hori konpontzeko ur-gailu bat saltzen diete.

Mankomunitateak argitzen du ez duela zerikusirik bisita horiekin. Horrez gain, Iruñerriko uraren kalitate ona bermatua dagoela gogorarazi nahi du. Hori dela-eta, herritarrei arretaz jokatzeko gomendatzen die, iruzurra izan daitekeelako susmoa baitute.

Ur horniduraren zerbitzuari buruzko edozein kontsulta egiteko, Iruñerriko erabiltzaileek Mankomunitateko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefono zenbakia balia dezakete: 948 423242

Beste albiste batzuk

  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan
  • 2018-2019 ikasturtean eutsi egin zitzaion jardueretako parte-hartze mailari, guztira, 47.840 ikasle hartuta