Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2017/05/24

Saneamendu eta arazketa sistema berria Artetan (Ollaran)

100 biztanle baliokide tratatzeko ahalmena du, eta handitze lanak egin ahal izateko moduan egin da

Artetan (Ollaran) saneamendu eta arazketa sistema berria ezartzen amaitu du Iruñerriko Mankomunitateak. Haren bidez, eskualdeko herri txikietako arazketa sistemak hobetuko dira eta Iruñerria urez hornitzen duen iturrietako baten ingurunea babestuko da: Artetako iturburua. 

Esleipen-aurrekontua 182.491,58 eurokoa izan da, eta erakundearen Plan Estrategikoko II. Saneamendu eta Arazketa Planean (2017-2020) aurreikusitako inbertsioetan kokatuta dago azpiegitura. Hain zuzen ere, inbertsioa goi saneamenduko inbertsioen Urteko Planaren bidez finantzatu da, NILSA enpresa publikoarekin izenpetuta duen planaren bidez.

Sistemak lehen mailako tratamendu osoa bermatuko du 

Orain arte, Artetak –33 biztanle daude erroldatuta– hobi zahar bat zuen, herrigunean bertan kokatua. Hobi hori erreka batera bideratzen zen, eta erreka hori, gero, Udarbe ibaira isurtzen zen. Tratamendu hori ez zen nahikoa, instalazioak gabeziak zituelako. Eta horrez gain, hobia gertuegi zegoen herritarrak bizi diren etxebizitzetatik. 

Hartu den konponbideak barnean hartzen du egungo araudien betebeharrekin bat datorren diseinua duen instalazio bat eta haren tratamendu ahalmena 100 biztanle baliokidekoa da –erreferentziazko magnitudea da, urteko karga handieneko astean tratatuko den arazketa mailari buruz orientatzen duena eta barnean hartzen dituena herritarrak, enpresak eta abar–. Edonola ere, sistema berri honetan handitzeko lanak egin daitezke. Hemendik aurrera, hondakin urak 850 metroko hustubide baten bidez bideratuko dira arazketa sistema berri batera. Arteta eta Ultzurrun artean kokatuta dago, eta ‘Imhoff’ tanke bat da, aurrefabrikatua, poliesterrezkoa eta 2,50 metroko diametroa duena. Sistema honek lehen mailako tratamendu oso baterako bermeak ematen ditu. Behin ura araztuta, efluentea Udarbe ibaira bideratuko da, 150 metroko distantzian.

Beste arazte proiektu batzuk

Adierazi behar da, lehenago aipatu den Saneamendu eta Arazketa II. Planaren kontura, antzeko arazketa sistema ari dela eraikitzen Anotzen (Ollaran) eta antzeko instalazioetarako izapideak bideratzen ari dela Gerendiain eta Iharnotzerako (Elortzibar), Oltzarako (Oltzako Zendea), Makirriain eta Zildotzerako (Ezkabarte).

Beste albiste batzuk