Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2020/06/15

Asteazkenean, hilak 17, Mankomunitatea berriro hasiko da ur-kontagailuak irakurtzen etxebizitzen barnean

Osasun-prebentziorako neurriak errespeta badaitezke egingo dira irakurketak

Hurrengo asteazkenetik aurrera, ekainak 17, konfinamendua arintzeko plana dela-eta, Mankomunitatea berriro hasiko da etxebizitzen barnealdeko ur-kontagailuen irakurketa-zerbitzua ematen, zerbitzu hori bertan behera gelditu baitzen joan den martxoaren 14an alarma-egoera izendatu zenean.

Osasun-prebentziorako neurriak

Etxebizitzen barnealdean ur-kontagailuak irakurtzeko, Mankomunitateko langileek egokiak diren neurri higieniko-sanitarioak hartuko dituzte (maskara erabiltzea, oinak eta eskuak desinfektatzea…). Dena den, irakurketak egingo dira baldin eta osasun-prebentziorako neurri hauek errespetatu ahal badira:

-Azken 14 egunetan sintomak dituzten edo COVID-19a duten pertsonen etxebizitzetara ez dira joango Mankomunitateko langileak.

-Bisita egin bitartean, irakurketak egiten dituzten lankideekin solaskide bakarra arituko da.

-IM eta SCPSAko langilearenganako bi metroko segurtasun-tartea utziko da, ezinezkoa bada izan ezik. Ezinezkoa bada, solaskideak maskara edukiko du jantzita nahitaez.

-Kontagailura iristeko etxebizitzako elementuren bat ukitu behar bada, bertako erabiltzaileak egingo du, ahal izanez gero. Ezin badu egin, IM eta SCPSAko langileak gainaldea garbituko du desinfektatzailearekin.

-Bisitan zehar arau hauek ez badira betetzen, langileek zerbitzua ez egiteko edo bertan behera uzteko eskubidea izango dute.

Erabiltzaileak IM eta SCPSAko irakurlea etxebizitzan ez sartzea nahiago badu, irakurketa eman ahal izango du berehala atetik edo, bestela, beste une batean, atearen azpitik sartu edo postontzian utziko zaion inprimakian adierazitako jarraibideei jarraituta.

Iruñerriko Mankomunitateak gogorarazi nahi du garrantzitsua dela irakurketa behar den garaian ematea, kontsumoak metatzea saihesteko eta kontagailuan egon litezkeen irregulartasunak detektatzeko, hala nola ur-ihesak, kontagailu geldituak…

13.000 irakurketa baino gehiago ekain eta uztail artean

Aurreikuspenen arabera, ekainean gutxi gorabehera 10.000 kontagailu irakurtzen hasiko da Mankomunitatea, Mendillorri eta Txantrea auzoetan, eta Barañain, Berriozar, Burlata eta Atarrabia herrietan.

Uztailean, 3.400 kontagailu inguru irakurriko dira, Iruñerriko gainerako herrietan.

Gainera, aste honetan Mankomunitatea berriro hasiko da kontagailu zaharrak ordezten etxebizitzen barnealdean, etxebizitzetan altak eta bajak egiten, eta ur-ihesak detektatzen herritarrek eskatuta.

Beste albiste batzuk