Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

 

Garraioa
2020/03/12

Eskualdeko Hiri Garraioak kontingentzia-neurriak hartu ditu Covid-19 birusa kutsatzea prebenitzeko

Desinfekzio-maila handiagoa duten produktuekin egiten da orain autobus-flotaren eguneroko ohiko garbiketa

TCC Iruñeak, Iruñerriko Mankomunitatearekin koordinatuta, hainbat neurri hartu ditu EHGko erabiltzaileek Covid-19 birusa elkarri kutsatzea prebenitzeko. Beste erkidego batzuek (Madril eta Euskadi kasu) hartutakoen antzekoak dira neurriak.   

Ildo horretatik, TCC Iruñeak eguneroko ohiko garbiketa-neurriak egiten jarraitzen du, ohiko maiztasunarekin beti ere. Hori bai, desinfekzio-maila handiagoa duten garbiketa-produktuak erabiltzen ari da orain, arreta berezia jarriz erabiltzaileek zein langileek uki ditzaketen azalera guztietan, osasun-agintarien gomendioekin bat. Enpresak nabarmendu nahi du flotaren % 70k bakterio-kontrako eserlekuak dituela, birusen biziraupena areago mugatzen dutenak.

Osasun Ministerioak proposatutako higiene-neurriak hartzea gomendatu diegu langileei, eta gel hidroalkoholikoaren banaketa koordinatzen ari gara.

Beste alde batetik, erabiltzaileei garraio-txartelak erabiltzea gomendatzen zaie lehentasunezko ordainbide gisa, txanpon eta billeteak manipulatu behar ez izateko.

Garraio-zerbitzuan izan litezkeen afekzioei dagokienez, bestetik, TCC Iruña Nafarroako Gobernuak zein Iruñerriko Mankomunitateak har litzaketen neurrien zain gaude. Edonola ere, TCC Iruñeak azpimarratu nahi du hiri-garraioaren erabilpen-maila ohiko balioei eusten ari zaiela martxoan zehar eta ez dela jokabide-aldaketarik susmatu erabiltzaileen artean.

RSS -  -rako harpidetza egin