Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Pribatutasuna

DATU PERTSONALAK BABESTEA

 
  • Dominio horietan ez da datu pertsonalik jasotzen baimenik gabe. Interesdunak emandako datuak erabiliko dira, soil-soilik eta esklusiboki, dagokion prozeduran edo jarduketan aurreikusita dauden helburuetarako.
 
  • Adierazitako datu horiek ez ditu beste inork tratatuko edo ez zaizkio beste inori utziko, inolaz ere, interesdunak ez badu horretarako baimen argi eta garbia ematen edo Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoko, abenduaren 13ko, 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusita dauden kasuetan.
 
  • Edozein formulario betetzeak edo mezu elektroniko bat bidaltzeak berekin dakar hemen zehazten den pribatutasun politika onartzea eta bai Iruñerriko Mankomunitateari, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietate kudeatzaileari edo eskualdeko hiri garraioaren enpresa kontzesiodunari, dena delako prozeduraren edo jarduketaren arabera, baimena ematea horietan dauden datu pertsonalak tratatzeko, hemen bertan zehazten diren baldintzetan.
 
  • 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzeko araudia onartu zuen 1720/2007 Errege Dekretuan, abenduaren 21ekoan, ezarrita dagoenaren arabera, datuak ematen dituenak aukera du edozein unetan datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo horien aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, erabakitzen den moduan.
 
  • Eskatutako datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta tratatzeko duen betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du Iruñerriko Mankomunitateak. Hartara, hori lortzeko, datuak ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo baimenik gabe eskuratzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.
 
  • Datu pertsonalak idazteko eskatzen duen formularioa dagoen orrialde bakoitzean berariaz emango da hauen guztien berri: datuen fitxategi edo tratamendua dagoela, arduraduna nor den, zertarako biltzen diren, informazioaren hartzaileak nor diren, datuak uzteko aukera dagoela eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak non eta nola gauzatu behar diren.
 
  • Gorago adierazi diren dominioetako orrialdeetan aplikatzekoa da pribatutasun politika hau, eta, hortaz, ez da bermatzen orrialde horietan beste webgune batzuetarako dauden loturetan.
 
  • Iruñerriko Mankomunitateak ulertuko du datuak titularrak berak edo berak baimendutako pertsona batek idatzi dituela, eta zuzenak eta zehatzak direla.
 
  • Bestalde, erabiltzaileari dagokio bere datuak eguneratzea. Izan ere, aldaketak izan badira (esate baterako, helbide elektronikoa aldatu bada) eta erabiltzaileak ez badu horien berri eman, Iruñerriko Mankomunitatea ez da datu horien zehaztasunik ezaren erantzule izango.