Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

MCP-SCPSA

MANKOMUNITATEA

Iruñerriko Mankomunitatea toki erakunde bat da, 50 udalerrik osatua, horien artean Iruñeak, eta zerbitzu publiko hauen titularra da:

  • Uraren ziklo integrala: hornitzea, saneatzea eta hondakin urak edo ur zikinak araztea.
  • Hondakinen bilketa eta tratamendua
  • Eskualdeko hiri garraioa
  • Taxi zerbitzua
  • Eskualdeko ibai parkea

2017. urtean, Mankomunitatearen barnean dauden udalerri horiek 365.597 biztanle zituzten denen artean.

Mankomunitatea gobernatzea eta administratzea Batzar Nagusiari dagokio. Batzar Nagusia, hain zuzen, Mankomunitateko kide diren udal guztien ordezkaritza organoa da, eta 54 kidek osatzen dute: Iruñeko Udalaren 27 ordezkarik eta eskualdeko gainerako udalen beste 27 ordezkarik. Erakundearen gobernua lehendakariak gidatzen du, eta Batzar Nagusiko kideek aukeratzen dute, batzar hori eratzeko saioan.

Egungo lehendakaria, 2015eko irailean aukeratutakoa, Aritz Ayesa Blanco da. Azkenik, Batzar Nagusian dagoen ordezkaritza politikoarekiko modu proportzionalean dago eratutaBatzorde Iraunkorra. Lehendakariari laguntza ematea dagokio, Batzar Nagusiak edo lehendakariak berak bere esku uzten dituen eskudantziak garatuta.

Eraginkortasun handiagoarekin aritzeko premiak sorrarazi zuen zenbait udalerrik zerbitzuak batera kudeatu nahi izatea. Hartara, premia eta balio horietan oinarrituta, Mankomunitatea 1982az geroztik ari da lanean eskualdea bizitzeko egokiagoa eta iraunkorragoa izan dadin herritarrontzat.

IRUÑERRIKO ZERBITZUAK, S.A.

Zerbitzuak kudeatzeko era gisa –bai uraren hornidura eta saneamendu zerbitzuak, bai eta hondakinen kudeaketakoak ere– merkataritza sozietate baten bidez kudeaketa zuzena egitea (legez hala esaten zaio) erabaki zuen Mankomunitateak. Sozietate horren izena Iruñerriko Zerbitzuak, Sozietate Anonimoa da, eta bere kapitala osorik Mankomunitatearena da. Eskualdeko hiri garraioa esleipen bidez kudeatzen da zuzenean.

Sozietatea zuzentzea eta administratzea Kontseilu Nagusiaren ardura da (Batzar Nagusiko kide guztiek osatzen dute, eta zuzendaritza eta administrazio organo gorena da) eta bai Administrazio Kontseiluaren ardura ere (Sozietatea administratzeaz eta ordezkatzeaz arduratzen da, soil-soilik Kontseilu Nagusiak egin dezakeen kasuetan izan ezik). 

Zuzendari-kudeatzaile karguak zerbitzu tekniko eta administratibo guztien zuzendaritza gauzatzen du. 2016ko urtarrilaz geroztik Álvaro Martínez Reguera jauna ari da zeregin horretan.

MCP/SCPSA-KO ZUZENDARITZA ORGANOAK

Batzar Nagusiko kideak

Batzorde Iraunkorreko kideak

Administrazio Kontseiluko kideak