Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Historia

1960/70 / ESKUALDEA HANDITZEA

1960ko eta 1970eko hamarkadetako industria hazkundeak Iruñearen eta herri mugakideen hazkunde demografikoa ekarri zuen, eta, horrenbestez, premia eta arazo komunak zituen egoitza multzoa. Arazo eta premia larrienetako bat urez hornitzea zen eta, bereziki, ur zikinak araztea, eskualdearen geografia esparru osoan, Arga ibaira eta horren adarretara isurtzen baitziren. Udal bakoitzak bere aldetik ezin zion arazo horri heldu, ez administrazioari zegokionez, ez eta diruari zegokionez ere.

1980 / URAREN ARAZOA

1980an, Foru Diputazioak, Iruñeko Udalak eta eskualdeko toki korporazioek osatutako batzorde misto batek erabaki zuen uraren arazoari batera egin behar zitzaiola aurrez aurre Iruñerriaren esparru osoan.

1982 / UREN MANKOMUNITATEA SORTU ZEN

1982an, erabaki politiko horren emaitza moduan, Iruñerriko Uren Mankomunitatea jaio zen. Hartara, mankomunitate horren lehen zeregina uraren ziklo integrala kudeatzea izan zen; hau da, edateko uraz hornitzea eta hondakin urak edo ur zikinak saneatzea. Hasiera horretan, 41 udalerri eta kontzeju bihurtu ziren kide, borondatez.

1986 / IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lau urte geroago, 1986an, beste zerbitzu batzuk bere gain hartzeko helburuarekin, Mankomunitateak estatutuak aldatu zituen eta Iruñerriko Mankomunitatea izena jarri.

1987 / HONDAKINAK KUDEATZEA

1987an, bakarka egiten zaila zena batera egiteko filosofiari jarraituta, eskualdean zegoen beste ingurumen arazo larrietako bat kudeatzen hasi zen: hiri hondakinen bilketa eta tratamendu integrala.

1999 / ESKUALDEKO HIRI GARRAIOA

1999ko ekainean, hiri garraio kolektiboaren zerbitzua kudeatzen hasi zen, Iruñearen hiri kontinuumeko 17 udalerrien arteko mugikortasun arazoak konpontzeko asmoz.

2006 / TAXI ZERBITZUA

2006an, Mankomunitateak bere gain hartu zuen taxi zerbitzua kudeatzea, Nafarroako Parlamentuak 2005eko ekainaren 30ean onartu zuen foru legearen kariaz. Hartara, zerbitzua batera emateko eremu bat sortu zen, Mankomunitateak kudeatua eta eskualdeko 19 udalerrik osatua.

2006 / ITOITZ – NAFARROAKO UBIDEA – TIEBASKO EDATEKO UREN ARAZTEGIA

2006ko ekainean, Tiebasko Edateko Uren Araztegia inauguratu zen. Araztegi hori martxan jartzearekin, Itoizko urtegiak eta Nafarroako Ubideak hurrengo hamarkadetan Iruñerria urez hornitzea bermatzen dute.

2007 / ESKUALDEKO IBAI PARKEA

2007an, eskualdeko ibai parkea kudeatzea onartu zuen Mankomunitateak. Hain zuzen ere, Ibai Parkearen Kontsortzioa desegin zen orduan, eta bera baitzen 2000 urteaz geroztik zeregin horretan aritu zena.