Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2018/11/28

Xabier Lacarra Landak IMren Gabonetako zuhaitza piztu du

2.530 botila berrerabilik osatutako zuhaitza Baluarte plazan dago

Gaur arratsaldean 2.530 botila berrerabilirekin osatu den Iruñerriko Mankomunitatearen Eguberrietako zuhaitza pizteko ekitaldia ospatu da. Aurreko zazpi urteetan bezala, Iruñerriko Mankomunitateak Baluarte plazan kokatu du. Hada Heladak eta Alejo el Cangrejok aurkeztu dute 18:30ean hasi den ekitaldia. Baluarte plaza horretara joan direnek gaztainak eta txokolate beroa jan eta edateko aukera izan dute, eta, era berean, Egunsenti taldearen musika entzutekoa. Urtero bezala, zuhaitzaren ondoan, jostailu erabiliak biltzeko gune bat kokatu da, txikiendako puzgarria eta haurrak jostatzeko beste gune bat.

Zuhaitza piztu baino lehen, neska-mutikoak zuhaitzaren azken botilak jartzen ari dira. Bukatzeko, parte hartu duten neska-mutiko guztien artean egin den zozketa baten ondotik, zuhaitza piztuko zuen haurraren izena jakin da. Aurten, bost urteko Xabier Lacarra Landa izan da zukaitza pizteko arduraduna.

Beste albiste batzuk