Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/03/15

Nafarroako Kontuen Ganberak zuzentzat jo du IM kudeatzeko sozietateak egin duen langile-kontratazioa

Txostenean adierazten da kontratazio-prozedurak berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei egokitzen zaizkiela

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateak (Iruñerriko Mankomunitatearen enpresa publikoa) egin dituen kontratatzeak legez egin direla eta langileak hautatzeko prozesuak zuzenak izan direla jasotzen du gaur goizean ezagutzera eman den Nafarroako Kontuen Ganberaren txosten batek.

Gogora ekarri behar da 2018ko martxoaren 8an Kontuen Ganberak parlamentu-eskaera bat erregistratu zuela, Unión del Pueblo Navarro parlamentu-taldearen eskariz, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateak (SCPSA) 2015 eta 2017 artean langileen gaian egindako kontratazioen gaineko fiskalizazio-txosten bat egiteko. 

Dena den, Kontuen Ganberak fiskalizazioaren norainokoa 2012-2017 aldira zabaltzea erabaki zuen, eta zenbait kontraturen segimendua egin zuen 2018ko ekitaldian. 

Fiskalizazio-lan horren helburua izan da legeria betetzeari buruzko iritzia ematea, bi alderdi hauetan ardaztuta: alde batetik, kontratatze-prozedurak berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioetara egokitu diren; eta bestetik, aipatu den 2012-2017 aldirako Estatuko aurrekontu orokorren legeetako xedapen gehigarrietan merkataritza-sozietate publikoetarako exijitutako baldintzak eta mugak bete dituen kontratazioak. 

Legeria betetzeari buruzko iritzia

Gaur ezagutzera eman den txostenean, Kontuen Ganberak adierazten du bere iritzia dela hautaketa-prozedurak eta langileen kontratazioa berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei egokitzen zaizkiela, deialdietako oinarrien publizitatea eta gardentasuna errespetatuta.

Horrez gain, jasotzen du Estatuko aurrekontu orokorren legeetan ezarrita dauden mugak bete direla berritze-tasei dagokienez, aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeko unean.

Beste alde batetik, fiskalizazioa egin duen erakundeak salbuespen hau jasotzen du: aldi baterako kontratazioetan, oro har, ez da egiaztatzen salbuespenekoak ote diren eta presazkoak eta atzeraezinak diren premiekin bat datozen, Estatuko aurrekontu orokorren legeetako xedapen gehigarriek exijitzen dutenaren kontra. Halaber, adierazten du egindako 22 deialdietatik zortzitan ez dela ageri babes-klausula, non jakinarazten den kontratua mugagabe bihurtzea legeriak hori baimentzen duen unean egingo dela.

Bi alderdi horien gainean, SCPSAk alegazio bana egin du. Aurrenekoan, hain zuzen, adierazten da enpresa publikoak, bere estatutuetan jasotako eskumenen arabera, oinarrizko eta funtsezko zerbitzuak ematen dituela herritarrentzat, aintzat hartu gabe utzi ezin direnak. Gainera, aztertutako aldi horretan jarduera-gehitzeak izan dira, jorratzeko eta onartzeko Administrazio Kontseilura bidaltzen diren txosten egokietan aurreikusi eta justifikatu direnak. Edonola ere, zuhurtasun-irizpideak aplikatu dira eta ez da aldatu enpresan kontratu mugagabea duten pertsonen kopurua. 

Bigarren alegazioan, babes-klausulari dagokionean, SCPSAk adierazi du, noizbait ez bada berariaz jaso deialdian, beti eman zaiola horren berri prozesu bakoitzeko azken hautagaiari eta beti gailendu dela kontratu mugagabearen bokazioa, SCPSAren hautaketa-politikaren arabera, ordenamendu juridikoak ezartzen duen moduan.

Beste albiste batzuk

  • Eskualdeko Hiri Garraioko ‘Geltokiak-Aireportua’ A linea ordeztuko du zerbitzu horrek
  • Jaien ingurunean bildutako hondakinen kantitatea %9,09 handitu da, eta bildutako beiraren kantitatea, %26,59
  • Aldaketaren arrazoi nagusia da urte sasoi honetan bidaiari kopurua nabarmen gutxitzen dela